Izarrak Plazara lehiaketa

Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak 6-18 urte bitarteko haur eta gazteen artean euskarazko sormen artistikoa sustatzeko antolatutako talentu lehiaketa da Izarrak Plazara.

Taldean edo bakarka, euren abileziak jendaurreak erakustekolehiaketa da: pailazo lanak, bakarrizketak, musika, dantza, majia, ...

Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute Izarrak Plazara talentu lehiaketa, gazteak elkarrekin ongi pasatzeko eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzeko helburuarekin.

Gazteek izena ematen dute, eta sailkapen fasea igarotzen dutenek epaimahaiaren aholkuak jasotzen dituzte bere ikuskizunak hobetzeko eta finalerako emanaldia prestatzeko.

Finala Intxaurrondo Kultur Etxean burutzen da eta bertan banatzen dira sari ezberdinak, tartean publikoaren saria, boto gehien jasotzen dituen emanaldiarekin.

Urteko hobetzen doan jarduera da, eta 2015ean finalera iritsi ziren hainbat gaztek arlo ezberdinetako profesionalen laguntza izan dute (aktoreak, dantzariak, musikariak, ...) astebetez ikuskizun berezi bat prestatzeko. Ikuskizun horren emanaldia ere Intxaurrondo Kultur Etxean izan da.

 

Erlazionatutako estekak

Izarrak Plazara 2016ko irabazleak

Ekainaren 18an Izarrak Plazara talentu lehiaketaren V. edizioaren finala ospatu genuen Intxaurrondo Kultur Etxean Bagera Elkartearekin, Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordearekin eta Donostia Kulturarekin elkarlanean.

7 ikuskizun iritsi ziren finalera: Itxaso Trekuk, bakarlariak, Zea Maysen “Negua joan da ta” abestia kantatu zuen. Lagunekin dantzan taldeak, berriz, dantza ikuskizun bat eskaini zuen. 8 ikaslez osatutako taldeak akrobazia eta abilezia aparta erakutsi zuten oholtza gainean.  Ondoren, Izar distiratsuaken txanda iritsi zen. 11 urteko 5 neskek beraiek sortutako arrazakeriaren inguruko  obra bat antzeztu zuten. 4. ikuskizuna Emma Herrerarena izan zen. Herrerak pianoarekin lagunduta kanta bat hautatu zuen talentu lehiaketarako. Potato Dueten txanda izan zen jarraian. 17 urteko bikote gazteak irriak eta txalo ugari lortu zituen eskainitako antzezlanarekin. Talentu lehiaketaren azken aurreko ikuskizuna Lauazeta Zunba taldearena izan zen. 7 neskek 3 abestiz osatutako koreografia taularatu zuten eta  azkenik, Kimuak taldearen antzerkia izan zen ikusgai. “Eurobisionera goaz?” izenburua jarri zioten eskainitako antzezlari.

Guztiek talentu bikaina zutela argi erakutsi zuten taula gainean eta epaimahaikideek (Ainhoa Aierbe, Karlos Ngema eta Ane Bastida) beraien denbora hartu zuten 3 sariak aukeratzeko garaian.

Hona hemen epaimahaikidek aukeratutako 3 sarien irabazleak:

12 urte beherakoen 1 saria: Kimuak taldea

13-18 urte bitarteko saria: Potato Duet

Euskararen saria: Izar distiratsuak

Ikusleen saria, berriz, Lauaizeta Zumba taldeak irabazi zuen.

Zorionak guztiei!

Hemen duzue finaleko ekitaldiaren laburpena. Hamaika Telebistak egindako bideoa da.

 


 

Itzuli