Oihenart aforismoen lehiaketa

Lehiaketaren helburua, pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoen lehiaketa hau EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan.

Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza.  Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… 

Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau,  aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da gainera saiakerak idazten hasteko.

 

 

 

Erlazionatutako estekak

Aforismo lehiaketaren VIII. edizioa (2018)

Aurtengo lehiaketan hiru sari banatuko dira. Lehen sarituak 500 euro jasoko ditu;  bigarrenak 300 euro; eta hirugarrenak 200 €. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 500na€. jasoko lukete.

Bi modu daude lehiaketan parte hartzeko:

1-Posta elektronikoaren bidez, aurkeztutako aforismo bilduma PDF formatuan bidali behar da oihenart.aforismoa@gmail.com helbidera.

2-Posta arruntaren bidez, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Dekanotzara bidalita. Lanak bidaltzeko azken eguna urriaren 26a izango da.

Lehiaketaren gainerako xehetasunak ezagutzeko ikusi oinarriak

Ekaitz Goikoetxea eta Juan Ramon Alberdi 'Oihenart' Aforismoen VIII. Lehiaketaren irabazleak

VI. edizioko sari banaketa

Ezkerretik eskuinera, Antonio Casado da Rocha (EHU),Juan Ramon Alberdi, Ekaitz Goikoetxea eta Edurne Otamendi (Udaleko Euskara Zerbitzua)

Ekaitz Goikoetxea Asurabarrenak eta Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi zuten  2017ko 'Oihenart' Aforismoen VII. Lehiaketa.  Lehenengo saria ex aequo ematea erabaki zuen epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jaso zituen.

Sari emate ekitaldia abenduaren 15ean izan zen Donostiako Filosofia eta Zientzien falkultatean. Bertan, sariak emateaz gain, aforismo hautatuak irakurri ziren.

 

 

Itzuli