Oihenart aforismoen lehiaketa

Lehiaketaren helburua, pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoen lehiaketa hau EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan.

Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza.  Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… 

Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau,  aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da gainera saiakerak idazten hasteko.

 

 

 

Erlazionatutako estekak

Juan Ramon Alberdik irabazi du 8. edizioa

Aforismo lehiaketaren VIII. edizioa (2018)

Miren Azkarate Udaleko Euskara Zinegotziak saria ematen Juan Ramon Alberdiri, 8. edizioko irabazleari.

Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi du  2018ko 'Oihenart' Aforismoen VIII. Lehiaketa.   500 euroko saria jaso zuen Miren Azkarate Udaleko Euskarako zinegotziaren eskutik.

Bigarren saria,  Hasier Agirrerentzat izan zen eta hirugarrena Mikel Gartziarenarentzat.  Aurten 17 bilduma aurkeztu ziren eta epaimahaia osatu zuten: Cristina Lasa Otxotekok (HEFA Fakultatea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Eider Rodriguez Martinek (HEFA Fakultatea).

Sari emate ekitaldia abenduaren 14an izan zen Donostiako HEFA falkultatean. Bertan, sariak emateaz gain, aforismo hautatuak irakurri ziren.

 

 

Itzuli