Parkean euskaraz - PARKETARRAK egitasmoa

Parketarrak egitasmoaren helburua  haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.

Guraso euskaldunek, sarritan, ez dute behar adina baliabide seme-alabekin kalean euskaraz jolas egiteko, haur eta gazteek ez dute bizitasuna aurkitzen euskaraz lagunartean komunikatzeko garaian eta hau nahiko txikitatik hasten den prozesua da.  Gabezi horri aurre egiteko sortu du Euskara Zerbitzuak Parketarrak egitasmoa.

Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…

 

 

Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.

Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa  da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.

 

Parketarrak: 2017ko eskaintza

2017an ere parketarrak egitasmoa martxan izango da Donostiako parkeetan. Donostiako hamaika auzotako parke eta jolaslekuetan eramaten ari da aurrera ekimena: Altza, Añorga, Amara Berri, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans, Parte Zaharra, Aiete, Igeldo eta Egian. Datak eta lekuak ikusteko:

2017ko martxoko egitaraua

2017ko maiatzeko egitaraua

 

2015eko argazkiak

Parketarrak AmaraBerri1.jpg

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

txantxariak boulevardean

Parketarrak egitasmoarekin lotuta txantxariak izan ziren boulevardean:

 

Itzuli