Poltsiko antzerkia

Formatu txikiko antzerki lanen sorkuntza bultzatzea du helburu ekimen honek. Horretarako, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain,  landutako obraren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan.

Sariaren ezaugarriak

Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.

Prestatu behar den lan artistikoa Poltsiko Antzerkia da, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.

Sariak

  • 2 diru laguntza eskaintzen dira obraren sorkuntza eta ekoizpenerako, irabazleari 4.000 euroko dirulaguntza eta beste finalistari 3.200 euroko diru laguntza, biak BEZ barne. (2016. urtea baino lehen 4.000 euroko sari bakarra eskaintzen zen)
  • Honez gain, Kultur Etxeek antzokia utziko du martxoan zehar hautatutako obra lantzeko.
  • Obraren 4 ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren inguruan; Donostia Kulturak hartuko ditu bere gain ekoizpen gastuak.

 

Hautaketa irizpideak:

  • Egitasmo artistikoaren originaltasuna
  • Proiektu-txostenaren zorroztasuna
  • Proiektuaren bideragarritasuna
  • Taberna edota tamaina ezberdinetako bestelako espazio txikietara egokitzeko gaitasuna
  • Euskara maila

 

Erlazionatutako estekak

Poltsiko antzerkia: 2017-2018 deialdiko irabazleak

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ay Teatro! taldearen ZaharrakBerri (Astolasterra)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Atauts sortzailea taldearen Gudua eta Rubik konpainiaren Puer Aeternus lanari egokitu zaio.

 

Zaharrak Berri(Astolasterra)

Bi aktore, jai herrikoi, inauteri eta maskaradetan erabiltzen diren jantzi tradizionalak soinean dituztela, musika eta kantuen bidez antzezpenari hasiera emango diote. Hiru pieza satiriko osatutako antzezlan honetan, indibidualismoa, krisi kulturala eta emakumearen poziosioaren inguruko aldarrikapena ikusi ahal izango da. Ylenia López eta Francisco Lidón izango dira obraren aktoreak.

 

Gudua

Guru bat eta emakumen bat taula gainean. Emakumea, Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakinminez. “Energia ez dela sortzen, ezta desuzestatzen ere, transformatu ezik, esaldi sonatua gida bezala harturik, Atauts Sortzaileak lan original hau proposatzen dugun, Asier Hernandezen gidaritzapean eta Dorleta Urretabizkaiaren aktore-lanarekin.

 

Puer Aeternus

80. hamarkadan Dan Keley dieturiko psikologoa ohartu zen bere paziente askok hainbat sintoma komunean zituztela: heldutasunarekin lotutako ardurak saihestea, edo ezagunago zen bezala, Peter Pan sindromea. Itxusia eta txarra al da zahartzea? Pena merezi al du zahartzea? Galdera guzti horiei buruzko hausnarketa proposatuko digu Rubik konpainiak Juan José Herrero eta Xabier López aktoreen eskutik.

 

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, bakoitzak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izango du. 2018ko otsailaren 15etik martxoaren 4ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila izan da.

 

 

Poltsiko antzekia. 2017-2018ko deialdia

Proiektuak aurkezteko azkeneko eguna 2017ko irailaren 28a izango da. Donostia Kulturako egoitza nagusian, Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuko egoitzan edota edozein Kultur Etxetan egin ahal izango da 14:00ak baino lehen.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da.

  • Partaideen adina 16 urtetik gorakoa izatea. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.

  • Aurkeztutako antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira.

  • Gidoiak ezin dute idatzita egon deialdia aurretik. Deialdian parte hartzeko nahikoa da eszena baten lagina bidaltzearekin.

  • Proiektuek euskara maila egokia izan behar dute.

  • Antzezlan proiektuek ezin izango dute 70 minututik gora iraun eta gutxienez 30 minutukoak izan beharko dute. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera beteta: inprimakia.pdf 

  • Proiektu-txostena (proiektuaren nondik norakoak eta beharrezkoa den informazio guztia azaldu beharko du, bai formatu bai eduki aldetik)

  • Eszena baten lagina

  • Partehartzaileen aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CV).

 

Oinarri osoak ikusteko

Irabazleak urtez urte

2011ean abiatu zuten lehen aldiz modu esperimentalean ekimen hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik.

Deialdi bakoitzean klik eginda aurkituko duzu informazio gehiago.

 
 DEIALDIA   TALDEA ANTZEZLANA
7. (2016-17)

Anodino Teatroa

Erbeste

Joseba Usabiaga

Ni ala Zu
6. (2015-16)

Nomofobikak

Sarean kateatuak

Bazen behin clown

Sexijentziak askatuz
 5. (2014-15)

Atea teatro taldea (Gipuzkoa)

Ekoetikopatetikobikoa
 4. (2013-14)

TAEko ikasleak

(Gizpukoa)

Markesa Loucost
 3. (2012-13)

Keha Ziater

(Bizkaia)

 Satisfaktion
 2.(2011-12)     

Oh my God

(Bizkaia)

Zer duzu, Amy?
   1. (2011)  

Metrokoadroka

(Gizpukoa)

Arra arraroa

Ama-bi

(Lapurdi)

Tripakiak

 

 

Poltsiko Antzerki jaialdiaren 25. urteurreneko bideoa

Poltsiko Antzerkia: 25 urte / años from Donostia Kultura on Vimeo.

Itzuli