Poltsiko antzerkia

Formatu txikiko antzerki lanen sorkuntza bultzatzea du helburu ekimen honek. Horretarako, aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain,  landutako obraren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan.

Sariaren ezaugarriak

Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.

Prestatu behar den lan artistikoa Poltsiko Antzerkia da, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.

Sariak

  • 2 dirulaguntza eskaintzen dira obraren sorkuntza eta ekoizpenerako, irabazleari 4.000 euroko dirulaguntza eta beste finalistari 3.200 euroko dirulaguntza, biak BEZa barne.
  • Honez gain, hautatutako obrak lantzeko, kultur etxeetako espazioak eskuragarri egongo dira abenduan zehar.
  • Obraren 4 ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren inguruan; Donostia Kulturak hartuko ditu bere gain ekoizpen gastuak.

 

Hautaketa irizpideak:

  • Egitasmo artistikoaren originaltasuna
  • Proiektu-txostenaren zorroztasuna
  • Proiektuaren bideragarritasuna
  • Taberna edota tamaina ezberdinetako bestelako espazio txikietara egokitzeko gaitasuna
  • Euskara maila

 Egutegia:

  • Hautagaitza deialdiaren hasiera: 2019ko uztailaren 1a
  • Hautagaitza aurkezteko azken eguna: 2019ko irailaren 26a
  • Proiektuen aukeraketa: 2019ko urriaren 14a
  • Ikustaldia: 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra (Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan)

 

Antzerki Sorkuntza 2019-2020 deialdiko informazio guztia hemen daukazue: OINARRIAK

 

Erlazionatutako estekak

Poltsiko antzerkia: 2019-2020 deialdiko irabazleak

 
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ttak Teatroa eta Kamimaz kolektiboa taldearen Matriuska antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Elur Sorkuntza Etxea taldearen Esnatuz lanari egokitu zaio.

 

Matriuska

Proiektuaren Zuzendaritza, Iraia Eliaseren eskutik dator. Era berea, Iraia Eliasek eta Amancay Gaztañagak antzezlanean parte hartuko dute bi aktoreak dira. Obraren gaia hau da: Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien eskuetan dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria
eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.

 

Esnatu naiz

Obra honetan Andoni Mutiloa pertsonaia nagusitzat dugu. Aktorea, gidoilaria eta zuzendaria da. Proiektu honen sinopsia hauxe da: Pellok Londreseko Happy end Clubea egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera... Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz?

 

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izango du. 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 29. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete.

Irabazleak urtez urte

2011ean abiatu zuten lehen aldiz modu esperimentalean ekimen hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik.

Deialdi bakoitzean klik eginda aurkituko duzu informazio gehiago.

 
 DEIALDIA   TALDEA ANTZEZLANA
10. (2019-2020)

 Ttak/Kamimaz

Elur sorkuntza etxea

 Matriuska

Esnatu naiz

9. (2018-2019) Intujai teatroa Ama-Alu-Lur (Sorgin baten ametsak...)
Txinparta Zurrunbiloan
8. (2017-2018) Ay teatro! Zaharrak berri (Astolasterra)

Atauts

Gudua
Rubik Puer Aeternus
7. (2016-17)

Anodino Teatroa

Erbeste

Joseba Usabiaga

Ni ala Zu
6. (2015-16)

Nomofobikak

Sarean kateatuak

Bazen behin clown

Sexijentziak askatuz
 5. (2014-15)

Atea teatro taldea (Gipuzkoa)

Ekoetikopatetikobikoa
 4. (2013-14)

TAEko ikasleak

(Gizpukoa)

Markesa Loucost
 3. (2012-13)

Keha Ziater

(Bizkaia)

 Satisfaktion
 2.(2011-12)     

Oh my God

(Bizkaia)

Zer duzu, Amy?
   1. (2011)  

Metrokoadroka

(Gizpukoa)

Arra arraroa

Ama-bi

(Lapurdi)

Tripakiak

 

 

Poltsiko Antzerki jaialdiaren 25. urteurreneko bideoa

Poltsiko Antzerkia: 25 urte / años from Donostia Kultura on Vimeo.

Itzuli