Sustapen Kanpainak

Donostian ezagutza eta erabileraren arteko tartea handia da: 122.000 donostiar, -ia %70a- euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai den arren, %16ak bakarrik erabiltzen du. Hori dela eta, oso garrantzitsua da euskaraz hitz egiteko gaitasuna duen jendeak lehen hitza euskaraz egitea, horrek euskaraz hitz egiten jarraitzeko aukera ematen baitu.


Donostiako Udalak hainbat kanpaina egiten ditu herritarrak euskaraz hitz egitera animatzeko, hiriari bizia ematen dioten leku guztietan, eta baita beraien artean ere:

Udal Bulegoetara etortzen diren herritarrak euskaraz hitz egitera animatuz  ‘Udalean ere euskaraz’ kanpaina abian jarri zuen.

Zerbitzua euskaraz emateko moduan dauden hiriko merkataritzako eta ostalaritzako zenbait establezimendu ere identifikatu ditugu.

Kiroldegiak eta kultur ekipamenduak identifikatu ditugu, bertan euskaraz hitz egiteko aukera dagoenez,  herritarrak euskara erabiltzera animatuz “Donostian ere euskaraz” kanpainarekin.

Euskararen Hegoak kanpaina ere martxan jarri dugu Jaurlaritza eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean.

Itzuli