16-18 urte bitarteko gazteentzako euskara ikastaroak

Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH4, Batx. 1 eta Erdi mailako Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira.

-Noiz: uztailean

-Ordu kopurua: 60 ordu guztira

-Adina: 16-18 urte. 2022an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte. Gazteagoek ezin dute parte hartu.

-Baldintza: Donostian erroldatua egotea edo Donostiako ikastetxeren batean ikastea

-Datak eta ordutegiak:

- A aukera (gure ustez egokiagoa): uztailaren 4tik 22ra, 3 aste, 4 ordu egunean, 9:30-13:30

- B aukera: uztailaren 4tik 29ra, 4 aste, 3 ordu egunean, 10:00-13:00

-Lekua: Donostiako euskaltegi homologatu batean

-Maila: euskara maila urria edo oinarrizkoa (B2 gehienez)

-Prezioa: 60 €

-Ratioa: 8-12 gazte talde bakoitzean

-Oharra: aurten DBH4 egin duten ikasleak lehenetsiko dira.

 

PROZEDURA:

1. Ikastetxeak arduratuko dira euskara maila urria edo oso oinarrizkoa duten gazteak aukeratzeaz, gazteak informatzeaz eta bertan parte har dezaten animatzeaz.

2. Izena emateko fitxa gazteek beteko dute

3. Ikastetxeak fitxak eskaneatuta bidaliko dituzte, emailez edo posta arruntaz, Euskara Zerbitzura. Harremanetarako ikastetxeko irakasleren baten emaila jaso beharko genuke. Gurekin harremanetan jartzeko: ana_ibabe@donostia.eus edo udala_euskara@donostia.eus (Gazte batek nahiago badu izen ematea bere kabuz egin, Euskara Zerbitzura etorri beharko du (Konstituzio plaza 2, behea, 8:00-14:00) eta fitxa bertan bete).

4. Gazteen euskara maila zehazteko irizpideak

-A0 maila: Gazteak azken hilabeteotan iritsi badira.

-A1 maila: Hilabete batzuk daramate Donostian eta zertxobait dakite

-Gainerako kasuetan euskaltegi bat arduratuko da gazteei mailaketa proba egin eta bakoitzari dagokion maila esleitzeaz.

5. Taldeak euskara mailari erreparatuta osatuko dira. Ikastetxe ezberdinetako gazteak izatea lehenetsiko da.

6. Egutegia:

-Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 27ra

-Mailaketa: ekainaren 15era arte

-Taldeen zerrenda, egokitu zaien euskaltegia eta ordainketa: ekainaren 16tik 22ra

 

2021eko datuak

-2 gazte talde sortu ziren, 3 orduz euskara ikasten egon zirenak

Itzuli