Euskara ikasteko diru laguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

  Euskaltegien zerrenda

 

Erlazionatutako estekak

2016-2017 ikasturterako diru laguntzak

 

2016-2017 ikasturterako diru-laguntzak eskatzeko epeak:

  • Neguko ikastaroak,  otsailean hasten diren ikastaroak: otsailaren 1etik 28ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabetearen barruan, betiere, irailaren 30 baino lehen. (Azken eguna barne).

Informazio gehiago

 

Diru laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

(2015-2016 ikasturtea)

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.177
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 223.679,96 €
Itzuli