Euskara ikasteko diru-laguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Erlazionatutako estekak

2017-2018 behin-behineko zerrenda

2017ko abuztuaren 25ean GAOn argitaratu ziren oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da diru-laguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: uztailaren 28tik abuztuaren 6ra (biak barne)

Lekua: - Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Udalinfoko bulegoetan: Udaletxea, Ijentea 1

                                     Morlanseko biribilgunea 1

                                     Altza, San Martzial plaza 4)

 

Behin-behineko zerrenda

2017-2018 ikasturteko diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epeak:
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.
Eskabideak aurkezteko lekuak:
  • Internet bidez edo papereko Eskabidean
  • Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
  • UdalInfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
  • UdalInfo: Altza, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Morlanseko bulegoa, 9:00-14:00

Diru laguntza jasotzeko baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
 Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:
Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Diru laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

(2016-2017 ikasturtea)

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.289
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 265.834,14 €
Itzuli