Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Erlazionatutako estekak

2021-2022 ikasturtea

 

Ikasturte berria 2021eko urriaren 1ean hasiko da eta euskara ikasi nahi duenak, hiriko euskaltegi edo homologatutako zentro batera joan beharko du matrikula egitera. Behin matrikula eginda, Euskara Zerbitzuan badu euskara ikasteko dirulaguntza eskatu. Dirulaguntza eskaera egiteko epea urriaren 1ean zabalduko da eta ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da.

Eskaera online edo aurrez aurre egin daiteke:

- Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza, 2 (09:00 - 14:00)

- Udalinfo Easo: Easo kalea, 41 (09:00-14:00)

- Udalinfo Morlans: Morlanseko biribilgunea, 1 (09:00-14:00 / 16:00 - 18:00)

- Udalinfo Altza: San Martzial plaza, 4 (09:00 - 14:00)


Dirulaguntzak ikastaroa amaituta ordainduko dira eta ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • %75eko asistentzia
  • Azpimaila bat, gutxienez, gainditzea


Euskara Zerbitzuak, gehienez, euskaltegiko matrikularen %55 lagunduko du diruz. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk maila bat gainditzeagatik ematen dituen dirulaguntzekin, beti ere, matrikularen kostu osoa gainditzen ez badute.

Udako ikastaroak 2021

Udako ikastaroen informazio orria
Eskabideak aurkezteko epeak:
  • Uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean. Irailean hasitako ikastaroen kasuan, azken eguna irailaren 30a.

  •  Autoikaskuntza, Barnetegiak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.

Eskabideak aurkezteko lekuak:
Diru laguntza jasotzeko baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.

  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.

  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.

  • Gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea.

  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.

  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

 Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:
Oinarriak

B eranskina

2020-2021 ikasturteko dirulaguntzak. Behin betiko zerrenda

2020ko irailaren 9an GAOn argitaratu ziren oinarrietako 10. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin betiko zerrenda, neguko ikastaroei dagokiena. Onuradunek irailean zehar jasoko dituzte dirulaguntzak.

Dirulaguntzen behin betiko zerrenda

Behin betiko ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpenaren aurka birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango da Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea izango da. Bestela, zuzenean aurkatu daiteke bi hilabeteko epean, txandaz egokitzen den Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegian.

Diru-laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

2019-2020 Ikasturtea

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.547
  • Emandako dirulaguntzak: 248.075,01 €

 

2018-2019 ikasturtea

(Negukoak eta udakoak)

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.353
  • Emandako dirulaguntzak: 275.841,78 €

 

(2017-2018 ikasturtea)

Negukoak eta udakoak:

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.295
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 265.844,37 €
Itzuli