Gurasoentzako euskara ikastaroak

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Ikasturtearen amaieran eta hasieran ikastetxeek eta guraso elkarteek informazioa jasoko dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik. Bertan azalduko da ikastetxean guraso taldeak antolatu nahi izanez gero eman beharreko urratsak.Ikastetxearen edota gurasoen elkarteen bidez antolatuko dira taldeak, euskaltegi baten laguntzarekin.

Izen emateko jarraitu behar diren urratsak

Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak euskara ikasteko guraso taldeak antolatu nahi baditu, zer egunetan eta zer ordutegitan eskaini nahi dituen erabakiko du. Eskaintza honen berri emango zaie guraso guztiei eta izen emateko epea jarri.

Ondoren (edo aurretik) Donostiako euskaltegi homologaturen batekin jarriko da harremanetan, nahi duenarekin, gertuen edo gustukoen duenarekin, eta euskaltegiak lagunduko dio ikastetxeari taldeak antolatzen, ikasleen mailaketa egingo du, taldeen berri emango dio Euskara Zerbitzuari...

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak
  • Iraupena: 60 ordu, urria-maiatza
  • Erritmoa: 2/3 ordu astean
  • Ordutegia: ikastetxearen esku
  • Taldeak: 9-15 ikasle
  • Matrikularen prezioa: 60 €

Printzipioz, erritmo apaleko ikastaroak dira. Urri aldera hasi eta Aste Santu aldera amaitzen dira, baina malgutasun handiarekin jokatzen da. Talderen batek erritmo biziagoan aritu nahi badu, egin dezake, eta horrela aukera izan dezake modulu bat amaitzean bigarren bat egiteko ikasturte berean.

Eskaerak aurrekontua gaindituko balu lehentasuna izango dute 2-7 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek.

 

2016-2017 ikasturtea: izen emateko epea

Aurten ere Donostiako gurasoek aukera dute euskara ikasteko haurrak dabiltzan ikastetxeetan

Ikastetxeak edo Guraso elkarteak iraila eta urriaren erdi aldera arte du epea taldeak antolatzeko.

Euskaltegiek Euskara Zerbitzuan guraso taldeak erregistratzeko epea: urriaren 28a.

Diru laguntzen datuak

2015ean emandako diru laguntzak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 28
  • Lagundutako guraso kopurua : 283
  • Emandako diru laguntza: 18.182,44 €

2015-2016 ikasturtean egon diren guraso taldeak

Ondoko ikastetxeetan egon dira guraso taldeak:

  • Aitor
  • Amara Berri
  • Axular
  • Harri Berri-Oleta
  • Ibai
  • Intxaurrondo Hegoa
  • Jakintza
  • Aiete
  • La Salle-San Luis
  • Maria Reina
  • Mariaren Bihotza
  • Mundaiz
  • San Ignacio
  • Santa Teresa
  • Santo Tomas
  • Zuhaizti
  • Zurriola
Itzuli