Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Ikastaroaren ezaugarriak
  • Ikastaroak presentzialak izango dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat emango zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezarriko dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egin beharko da ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatuko dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatuko da. Hau da, ezingo du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa izango da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galduko du.
  • Baja bat onartutzat emango da honako egoerak gertatzen badira: gixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentaioa aurkeztu beharko da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartuko du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.

 

 

Langabeentzako doako euskara ikastaroak

 

Ikastaroaren datak: 2017ko urriaren 5etik abenduaren 4ra (biak barne).

Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera

Izena emateko epea: 2017ko irailaren 1etik 21era (biak barne)

Lekua: Donostiako Euskaltegi homologatuetan

Oinarri arautzaileak

Ikastaro hauetan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:
  • 18 urtetik gora izatea ikastaroaren hasiera datarako (2017ko urriaren 5a). 
  • Langabezi egoeran egotea izen ematea hasten den datarako (2017ko irailaren 1a).
  • Donostian egoiliar gisa erroldatuta egotea gutxienez sei hilabetez jarraian ikastaroraren hasiera datarako (2017ko urriaren 5a).
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagokion epearen barruan aurkeztea.
  • Mailaketa froga egitea. Ikasleek proba bat egingo dute ikastaroa hasi aurretik duten euskara maila zehaztu ahal izateko, (2016-2017 ikasturtean -uda barne- euskaltegiren batean aritu diren ikasleek ez dute euskara proba egingo).

2014ko ikastaroak. Hamaika telebistaren erreportajea

Ilazki eta Antiguako AEK-ko ikasleekin egindako erreportajea.

Diru laguntzen datuak, 2016

 

Ikastaro hauek emateko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak honako diru laguntzak eman dizkie HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegi pribatu homologatuei.

Entitate onuraduna  Talde kopurua

Emandako laguntza

EUSKARAZ KOOP. E. (AEK

1

3.800,00 €

ILAZKI EUSKALTEGIA

1

3.800,00 €

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA

2

7.600,00 €

URUMEA EUSKALTEGIA (GERNIKA XXI, S.L.

2

7.600,00 €

HITZEZ EUSKALTEGIA

2

7.600,00 €

URRATS EUSKALTEGIA

2

7.600,00 €

  • Sortu diren taldeak, guztira: 10
  • Lagundutako ikasle kopurua: 152
  • Emandako diru laguntza: 38.000,00 €
Itzuli