Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.
Ikastaro motak:
Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak
I Modulua, 60 ordu, 60 €
Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
Iraupena: 60 ordu. Prezioa:60 €.
Jarraipen moduluak: 60 ordu, 60 €

Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak
  • Lanerako idazkiak I
    Helburua: Laneko idatzi laburrak (faxa, e-maila, fakturak,erreziboak…) sortu ahal izateko idatzizko komunikaziorako oinarrizko gaitasuna lantzea.
  • Lanerako idazkiak II
    Lehenengoaren jarraipena. Helburua: laneko idatziak (merkataritzako gutunak, aktak, erreklamazioak…) sortu ahal izateko oinarrizko gaitasunak zabaltzea eta hobetzea.

Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:
  • Merkatariak: 08:00-10:00 / 14:00-16:00 /  20:00-22:00    
  • Ostalariak:   08:00-10:00 / 14:00-16:00 /  17:00-19:00
Ikastaro hauek hiriko euskaltegi pribatu homologatuetan ematen dira, HABEren erregistroan izena emanda daudenetan:
  • HITZEZ (Gros): 943 27 81 55
  • ILAZKI (Parte Zaharra): 943 42 49 10   
  • AEK (Gros: 943 32 76 11), (Amara Berri: 943 47 45 92), (Antigua: 943 21 80 88)
  • LEGAZPI 6 (Antigua, Parte Zaharra): 943 21 99 07   
  • URRATS (Amara Berri): 943 46 55 93   
  • URUMEA (Altza, Zentroa: 943 46 46 55
Diruz lagundutako taldeak dira;

Eusko Jaurlaritzako HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren diru laguntza dute, diru laguntza hauek zuzen-zuzenean ematen zaizkio ikastaroa ematen duen Euskaltegiari. (Euskaltegientzako diru laguntzak programa).

2018ko otsailean hasiko diren ikastaroak

 

Ikastaro hauetan izena emateko epea 2018ko urtarrilaren 22an irekiko da.

Diru laguntzen datuak

 

2017an emandako diru laguntzak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 11 (denak merkatarienak)
  • Lagundutako merkatari kopurua: 115
  • Emandako diru laguntza, guztira: 7.560,39 €

 

 

Itzuli