Mintzapraktika

Mintzakuadrilla

Euskara egin nahi duten gazteak elkartuz Donostiako gazte gehienok euskaraz dakigun arren, gero ez dugu erabiltzen hainbeste. Eskolan ikasi genuen euskara, baina kostatu egiten zaigu euskaraz hitz egitea. Askok, ez dugu ohiturarik lagunekin euskaraz hitz egiteko, edo aukera gutxi izaten dugu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko.

Hau ikusita motorrak martxan jarri eta astean behin euskaraz hitz egiteko biltzea erabaki genuen lagun batzuek. Hizkuntzak erabiliz hobetzen direlako. Eta lasai hanka sartuz. Gaztea bazara eta euskara hobetu nahi baduzu, hau da zure aukerarik onena!

Zer da mintzakuadrilla?

Astero euskaraz hitz egiteko elkartzen diren kuadrillak, era honetan mintzapraktika sustatzen

nor? Lagun-talde naturalak, kirol taldeak, bakarkakoek osatzen dituzten taldeak.

non? Guztiz librea: tabernan, entrenamenduan, paseoan….edonon!!!

noiz? Astean behin ordubete gutxienez.

Izen-ematea

 

Itzuli