Mintzapraktika

Mintzalaguna

Mintzalaguna programa mintzapraktika programa da eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Donostiako Mintzalaguna ekimena 1993ko abenduan jarri zen martxan euskara ikasleen artean erabilera areagotzeko asmoz.

Mintzapraktika programetan parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu nahi izatea, euskara maila hobetu nahi izatea, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi izatea, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi izatea, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi izatea, ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi izatea, erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea.

 

 Informazioa

  • Mintzapraktika taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Ongi datorkizun ordu eta tokian, gustukoak dituzun gauzak egiteko biltzeko aukera duzu.
  • Mintzapraktika taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute eta gutxienez astean behin biltzen da. Astean behineko hitzorduaz gain, mintzapraktika programetako taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak,...
  • Euskara ikasleak. Euskara ikasten ari direnek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegietako 6. urratsa izan behar dute.
  • Mintzalagun boluntarioa izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.
  • Mintzapraktika egitasmoak ikasturteko iraupena izaten du. Izen ematea urrian zabaltzen da eta berehala mintzapraktika taldetxoak martxan jartzen dira. Programa ekainean eten egiten da, hurrengo ikasturtera arte.

Mintzalaguna, izen emate epea

 

2016-2017 ikasturtean zehar Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen emate epea urriaren 1etik 21era.

Lekua: BAGERA elkartea

Harremanetarako: 943 00 50 74 // mintzalaguna@bagera.eus // www.bagera.eus

Helbidea: Hernani kalea, 15

Ordutegia

  • goizez: 9:00-14:00
  • arratsaldez: 16:00-18:00 (astelehenetik ostegunera)

 

Mintzalaguna egitasmoa bideoan

Hamaika Telebistak mintzalaguna egitasmoaren inguruko erreportaia prestatu du. Bertan, besteren artean, mintzalagunen adierazpenak jasotzen dira.

 

Itzuli