Mintzapraktika

Mintzalaguna

Mintzalaguna egitasmoa mintzapraktika programa da eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Otsailean eta urrian eman daiteke izena. Bagera elkartearen egitasmoa da

Donostiako Mintzalaguna ekimena 1993ko abenduan jarri zen martxan euskara ikasleen artean erabilera areagotzeko asmoz Bagera Elkartearen eskutik.

Mintzapraktika programetan parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu nahi izatea, euskara maila hobetu nahi izatea, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi izatea, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi izatea, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi izatea, ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi izatea, erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea.

 

 Informazioa

  • Mintzapraktika taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Ongi datorkizun ordu eta tokian, gustukoak dituzun gauzak egiteko biltzeko aukera duzu.
  • Mintzapraktika taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute eta gutxienez astean behin biltzen da. Astean behineko hitzorduaz gain, mintzapraktika programetako taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak,...
  • Euskara ikasleak. Euskara ikasten ari direnek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegietako 6. urratsa izan behar dute.
  • Mintzalagun boluntarioa izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.
  • Mintzapraktika egitasmoak ikasturteko iraupena izaten du. Izen ematea urrian zabaltzen da eta berehala mintzapraktika taldetxoak martxan jartzen dira. Programa ekainean eten egiten da, hurrengo ikasturtera arte.

Mintzalaguna egitasmoa bideoan

Mintzalaguna ezagutzen lagunduko zaitun bideoa da. Bertan, besteren artean, mintzalagunen adierazpenak jasotzen dira.

 

Ekimenean parte hartzeko

Jarri harremantean Bagera Elkartearekin:

Jarri harremanetan Donostiako Eskara Zerbitzuarekin:

Itzuli