Donostiako Mintzalaguna ekimena 1993ko abenduan jarri zen martxan euskara ikasleen artean erabilera areagotzeko asmoz
Bagera Elkartearen eskutik.
Mintzapraktika programetan parte hartzeko hainbat arrazoi eta motibo egon daitezke: euskara praktikatu nahi izatea, euskara maila hobetu nahi izatea, harreman eta lagun talde berria bilatu nahi izatea, euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi izatea, euskara plazara ateratzeko norberaren ekarpen txikia egin nahi izatea, ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi izatea, erdi ahaztuta duzun hizkuntza berreskuratu nahi izatea.