Turistentzako euskarazko hiztegia

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia izeneko patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiak  zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.

 Hiztegia bost zatitan banatu da
  • lehenengoan agurrak azaltzen dira: gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar.
  • bigarrenean leku izenak eta hauetara joateko oharrak: ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…
  • hirugarrenean ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak: gela bikoitza, jatetxea, ogitartekoa, eguneko menua,…
  • laugarrenean: egunak, hilabeteak, urtaroak,…
  • eta azkenik zenbakiak.


Bestalde, euskararen historia eta egoerari buruzko zenbait azalpen eta datu ageri dira Donostia bisitatzen dutenei euskara ezagutu eta erabili dezaten.  Turista euskarara erakartzeko tresna baliagarria eta erabilgarria da oso.

 

 

Non aurkitu

Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan eska daitezke ( euskarria eta hiztegiak).

 

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli