Euskara Hezi

Haurrak beti jolasean

Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

Gehiago irakurri

"Irakurriz gozatu" egitasmoa

“Irakurriz gozatu” Gaztezulo aldizkariak Donostiako ikastetxeetako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat prestatu duen ekimena da. Programa honen helburua gazteen artean euskal prentsa ezagutarazi, euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatu eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea da.

Gehiago irakurri

"Gu ere bertsotan" egitasmoa

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen programa da. Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute. Euskal Herriko herri askotan lantzen da eta arrakasta handia du gaztetxoen artean.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

0-2 urte

Familia da hizkuntza ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena, baina ez da bide bakarra. Horretaz jabeturik, Euskara Zerbitzuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza egiten du urtero. Gutun bat bidaltzen zaie haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten eskatuz.

Gehiago irakurri

"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

Gehiago irakurri

27. edizioa abian da

Abian da Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 27. edizioa

Donostiako ikastetxeetako 8-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

Lanak ikastetxean edo Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2) aurkez daitezke.

Epea: 2016ko otsailaren 10a

Sarien banaketa ekitaldia: 2016ko maiatzaren 7a

Oinarriak hemen.

Izen emateko fitxa hemen.

Gehiago irakurri