Gurasoentzako egitasmoak

0-2 urte

Familia da hizkuntza ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena, baina ez da bide bakarra. Horretaz jabeturik, Euskara Zerbitzuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza egiten du urtero. Gutun bat bidaltzen zaie haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten eskatuz.

Euskarak bizitzan aukera gehiago emango dizkio haurrari, pertsonen arteko harremanak jorratzeko balioko dio eta. Gainera, Donostian errotuago sentitzen lagunduko dio eta, azken finean, bizitza aberatsagoa izaten.

Amak edo aitak euskaraz baldin badakite, aukera aparta izango da berarekin hizkuntza horretan arituz, euskara modu erraz eta erosoan erabiltzen ikas dezan. Ez badakite, berriz, interesgarria litzateke, ahal duten neurrian, haurra euskararekin harremanetan jartzea eta bai bere jolasetan, bai bere heziketan hizkuntza hau kontuan hartzea.

Gutunarekin batera “Gure haurra” liburuxka jasotzen dute gurasoek, lagungarria izango baita modu polit batean biltzen joateko haurraren lehenengo bi urteko hazkundea, une politak, lorpenak eta abar. Haurrekin erabiltzen diren zenbait esaera, jolas eta kanta ere eskaintzen dira seme edo alabarekin une atseginak pasatzeko.

Aurrerago, agian liburuxka erabilgarria suertatuko zaio haurrari eskolan haurtzaroa, biografia, familia eta era horretako gaiak lantzen dituenean.

Erlazionatutako dokumentuak

GURASOENTZAKO BALIABIDEAK

Sarean baliabide asko daude lagungarriak direnak haurraren hazkuntzarekin batera familian euskararen erabilera sustatzeko.

 

Itzuli