Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.



Ebete hitzaldiak eta tailerrak

Guraso askok elebitasunari buruz hainbat kezka eta zalantza izan ohi dituzte (gaztelania ondo ikasiko dute?, nola lagundu elebidun izaten?, nola lagundu eskolako lanekin euskara ez badakite, …) eta horiek argitzeko asmoz, ebete enpresaren eskutik, guraso euskaldunentzako nahiz erdaldunentzako hitzaldiak nahiz tailerrak eskaini nahi dira.Informazio gehiago nahi baduzu hemen klikatu: Haur elebidunen gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Era horretako hitzaldi bat antolatzeko zuen ikastetxean jar zaitezke harremanetan Ebete elkartearekin hemen.

 

Zergatik ez? tailerrak

Bagera elkarteak antolatuta,  bi ordu eta erdiko tailerra eskaintzen zaie gurasoei euskara erabiltzeko egon daitezkeen zailtasunak identifikatzeko, gurasoek, eredu diren heinean, euskararen erabilera aktiboa egiteko, kontraesanak identifikatzeko, ohiturak aldatzeko eta abar.

Era honetako tailerrak antolatu nahi izanez gero, zuen ikastetxean edo auzoan harremanetan jartzeko klikatu hemen.

http://www.euskaraz.net/fotos_archivo/zer__ikusi_hura_1394041771.jpg

 

Erlazionatutako estekak

Itzuli