Gurasoentzako egitasmoak

Gure haurrak eskolara

Haurrei eskolaratzeko adina iristen zaienean, gurasoek ikastetxea aukeratu behar dute, eta Euskara Zerbitzuak gurasoek hartu behar duten erabaki horretan euskara ikasteak duen garrantzia aintzat hartzera animatu nahi ditu.

Otsailaren hasieran eskoletan matrikulatzeko epea irekitzen da, eta gurasoek ikastetxeetan eskaintzen diren hiru hizkuntza ereduren artean aukeratu beharko dute:

  • A eredua:Heziketa gaztelaniaz eskaintzen da eta euskara ikasgai soila da.
  • B eredua:Heziketa bi hizkuntzetan eskaintzen da; zenbait ikasgai euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz.
  • D eredua:Heziketa euskaraz eskaintzen da eta gaztelania ikasgai soila da.

Egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziek erakutsi digute D ereduak bermatzen duela bi hizkuntza ofizialen ezagutzarik orekatuena, batez ere, heziketa prozesu osoan eredu horretan ikasten bada.

 Gero eta guraso gehiagok hartzen du D ereduaren aldeko erabakia haur hezkuntzaren hasieran (2-3 urte). Donostian 3 urteko haurrentzat eskaintza egiten duten 18 ikastetxe publiko eta 26 ikastetxe pribatuetan D ereduaren aldeko bilakaera etengabea da eta hori agerian geratzen da azken urteetako datuei erreparatuz gero.

 2015-2016 ikasturtean 3 urteko haurren matrikulazioa honela banatzen da:

D ereduan: %85,7

B ereduan: %4,1

A ereduan %10,2

Ikasturtea A eredua B eredua D eredua
1992/93 % 17 % 49 %34
2002/03 % 10,2 %36,7 %53,1
2012/13 % 9,3 %11,6 %79,1
2015/16 % 10,2 %4,1 %85,7

Urtez urteko matrikulazioaren bilakaera ikusteko

Itzuli