Haurrak beti jolasean

Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

  • Haurrak 10-12ko lagunen taldetan antolatzen dira eta jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.
  • Helburua da haien artean euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea eskolaz kanpo eta horreterako jarduera ludikoak ezin egokiagoak.
  • Ikastetxean bertan egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldeko eskolako saioa amaitutakoan.
  • Donostiako Euskara Zerbitzuak 1994-1995 ikasturtez geroztik eskaini die programa hau ikastetxeei eta urtero 20-24 ikastetxetako 1000 ikasle inguru ibili dira.

Moduluak eta prezioak

 

HAURRAK BETI JOLASEAN- 2016-2017 ikasturtea

Arrunta

Familia ugaria

Familia ugari berezia

Gizarte laguntzadun familia

A mod., 4 ordu astean

HH4, HH5, LH1, LH2

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

B mod., 3 ordu astean

HH4, HH5, LH1, LH2

195,07 €

146,30 €

97,53 €

19,50 €

C mod., 2 ordu astean

LH1, LH2, LH3, LH4

144,90 €

108,67 €

72,45 €

14,49 €

D, E mod., 2 ordu astean, talde txikitan, LH5, LH6

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

 

Funtzionamendua

Argazkia

Parte hartzea

Programan parte hartzeko ikastetxea edo ikastetxeteko guraso elkartea harremanetan jarriko da Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin: 943483751/udala_euskara@donostia.eus.

 

Irailean osatzen dira taldeak

Parte hartzeko erabakia hartu ondoren Euskara Zerbitzuak klabe bat emango dio ikastetxeari. Ikastetxean izen ematea antolatuko dute (batzuek ekainean egiten dute) eta taldeak osatutakoan Euskara Zerbitzuak emandako klabe horrekin taldeak sartuko dituzte Euskara Zerbitzuaren eta jarduera aurrera eramaten duen taldearen laguntzarekin: Kiriketan. Ordutegiak eta egunak ikastetxeak aukeratuko ditu Kiriketanekin batera.

 

Urrian hasi eta maiatzean amaitu

Euskara Zerbitzuak taldeak onartu ondoren, urrian hasiko dira, eta maiatzaren amaieran bukatu. Aukeratutako moduluaren arabera, 2, 3 edo 4 orduz arituko dira haurrak hezitzaile batekin euskaraz jolasean.

 

Izen emateko prozedura 2016-2017

Haurrak beti Jolasean urriaren 10ean hasiko da eta maiatzaren 31n amaituko da. Orduen kopurua batez beste ondoko hau da moduluaren arabera: A: 110 ordu, B: 80 ordu, C, D, E: 60 ordu.

Ikastetxeak HAURRAK BETI JOLASEAN jardueran parte hartu nahi badu jarraitu beharreko urratsak:

1. Jarduera honetan parte hartzeko izen ematea, talde osaketa eta kuota kobratzea ikastetxeak berak bideratu beharko ditu, baita, oro har, gurasoekin harremanak, haiei informazioa ematea eta dituzten zalantzei erantzutea ere.

2. Ikastetxeak jardueraren eskaintza egin eta interesatuen datuak bildu beharko ditu (honekin batera doakizu familiei banatzeko lagungarri izan daitekeen informazio orria). 5 modulu ezberdin eskainiko dira aurten, eta ikastetxeak erabaki beharko du denak eskainiko dituen edo horietatik batzuk soilik. D modulua berezia da, etorri berriei euskararen munduan murgiltzen laguntzeko pentsatuta dago eta ez zaie gurasoei modu zabalean eskainiko. Ikastetxeak etorri berriak izan eta hizkuntza behar bereziak dituztenekin talderen bat osatzea beharrezkoa ikusten badu aztertuko da. Ordutegiak ere ikastetxeak proposatuko ditu.
Haurren izen ematea egiteko informatika programa bat erabiliko dugu.

3. Irailaren 8a baino lehen: ikastetxeak solaskidea izendatu
Ikastetxeak programan parte hartu nahi badu, Euskara Zerbitzuak sarbidea eman behar dio informatika programan. Horretarako, solaskide bat izendatu beharko du, eta Euskara Zerbitzuko mailto:ana_ibabe@donostia.organa_ibabe@donostia.eus edo mailto:udala_euskara@donostia.orgudala_euskara@donostia.eus helbidera bidali ikastetxearen izena, solaskide horren izen-abizenak eta bere NAN zenbakia.
Solaskidearen datuak bidali ondoren, Euskara Zerbitzuak gakoak emango dizkio ikastetxeari programan ikasleen eta taldeen datuak sartu ahal izateko. Lotura bat bidaliko dio solaskideari datuak sartu ahal izateko.

4. Ondoren, ikastetxeak taldeak osatu beharko ditu, Euskara Zerbitzuak horretarako erabakitako irizpideak kontuan izanik:.
- Taldeen ratioak: A, B, C moduluetan 10-12 ikasle eta E moduluan 6-8ko ratioa
- D moduluko taldea osatzeko, nahitaez aztertu beharko da Euskara Zerbitzuarekin, hizkuntza behar oso bereziak dituzten haurrentzat baita soilik. (6-8 ikasleko ratioa)
- Gerta daiteke gorabeheraren bat ratioen inguruan, eta kasuan kasuko egoera aztertuko da. Oro har, +/- 1 onartuko da, gehiagorik ez, oso salbuespeneko egoera ez bada.
- Adin bertsuko ikasleek osatuko dituzte taldeak, ez da komeni 2 urteko aldea baino handiagoa izatea.


5. Irailaren 12tik 27ra (eguerdiko 14:00ak arte): ikastetxeak datuak sartu
Taldeak osatzen dituzten haurren datuak sartu behar ditu ikastetxeak solaskideari bidaliko zaion loturaren bidez edo Interneteko http://www.donostiaeuskaraz.eus/www.donostiaeuskaraz.eus web orriaren bitartez, atal honetan hain zuzen ere:
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/haurrak-beti-jolasean
Hasierako eta bukaerako taldeen arteko gorabeherak ekiditeko, matrikulak ziurtatzea gomendatzen da, aldez aurretik kuotak kobratuz.

6. Irailaren 30erako: Euskara Zerbitzuak onartutako taldeen berri eman
Aurkeztutako talde guztiak aztertu ondoren, Euskara Zerbitzuak ikastetxe bakoitzari HAURRAK BETI JOLASEAN 2016-2017 ikasturtean jardueran parte hartzeko onartutako taldeen berri emango dio. Horrekin batera, ikastetxe bakoitzari ordaindu beharreko guztizko diru kopurua ere zehaztuko zaio.

7. Ordainketa: urriaren 10a baino lehen
Ordainketa bideratzeko ikastetxe bakoitzak dagokion diru sarrera egingo du ondoko Kutxabankeko kontu zenbakian: 2095 5381 16 1063025380.
Diru sarrera egitean zehaztu mesedez ikastetxearen izena (adib: XX ikastetxea-HBJ)
Egiteko hau errazteko, informatika programan izen ematea egitean haur bakoitzari dagokion kuota mota ondo zehaztea ezinbestekoa da, horrela matrikularen guztizkoa programak berak aterako baitu.

8. Plaza kopurua mugatua izango da. Izen-emate kopuruak Euskara Zerbitzuak duen aurrekontuaren muga gaindituko balu, Euskara Zerbitzuak berak finkatuko ditu onarpenerako irizpideak.
Besteak beste, hauek hartuko dira kontuan: 4 eta 3 orduko moduluei lehentasuna ematea, talde osaketa homogeneoa ahalbidetzea, ikastetxeek egindako eskabide kopuruan proportzionaltasuna errespetatzea, ikastetxeen izaera publikoak eta ikastetxea kokatua dagoen auzoaren egoera soziolinguistikoa.

9. Epez kanpoko matrikulak:
Behin taldeak onartuz gero, ez da talde berririk sortuko ikasturte berean.
Jarduera hasi bitartean matrikula berriak onartuko dira taldean lekurik badago.
Jarduera hasita badago, eskaera berriren bat egonez gero, ikastetxeak Euskara Zerbitzuari eskatu beharko dio ikasle berria onartzea (mailto:ana_ibabe@donostia.org)ana_ibabe@donostia.eus edo udala_euskara@donostia.eus). Euskara Zerbitzuak zerbitzua esleituta duen enpresako arduradunekin hitz egingo du, eta zenbait irizpideren arabera ikaslea onartuko du ala ez. Besteak beste, kontuan hartuko da lekua izatea taldean, taldearen dinamika eta giroa. Epez kanpo ez da onartuko euskara ez dakien haurrik.
Epez kanpoko matrikulek kuota osoa ordainduko dute.  

10. Matrikula motak
- Matrikula arrunta
- Famili ugarien matrikula: %25eko hobaria familia ugari orokorren kasuan, eta %50ekoa familia ugari berezienean. Egoera ziurtatzen duen dokumentuaren fotokopia ekarri beharko dute.
- Gizarte laguntza jasotzen duten familiek matrikularen %10 ordaindu beharko dute. Ez dute ziurtagiririk ekarri behar, egoera Euskara Zerbitzuak berak egiaztatuko baitu Udaleko Gizarte Zerbitzuekin batera. Horretarako, familiek baimena bete eta sinatu beharko dute datozen egunetan bidaliko dizuegun eskaera.
Donostian erroldatuta ez dauden haurren familien egoera ezin dugunez egiaztatu, egoera egiaztatzeko dokumenturen bat ekarri beharko dute familia horiek.
Egoera egiaztatu arte familiek ez dute matrikula aurreratu beharko.
- Matrikula jardueran hasi aurretik ordainduko da, eta baja kasuetan ez da itzuliko.

12. Prezioen taula

12.

 

HAURRAK BETI JOLASEAN- 2016-2017 ikasturtea

Arrunta

Familia ugaria

Familia ugari berezia

Gizarte laguntzadun familia

A mod., 4 ordu astean

HH4, HH5, LH1, LH2

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

B mod., 3 ordu astean

HH4, HH5, LH1, LH2

195,07 €

146,30 €

97,53 €

19,50 €

C mod., 2 ordu astean

LH1, LH2, LH3, LH4

144,90 €

108,67 €

72,45 €

14,49 €

D, E mod., 2 ordu astean, talde txikitan, LH5, LH6

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

 
13. Gurasoei informazioa:
- Hiru hilean behin gurasoek jasoko dute haurrek egindako jardueren programazioa eta haurrari buruzko txosten laburra.
- Gurasoek beren haurren begiralearekin hitz egin nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura edo zerbitzua esleituta dagoen enpresara deituko dute eta hitzordua edo harremana adostuko dute.
- Maiatzean inkesta bat pasatuko zaie haien iritzia jaso ahal izateko.

14. Informazio gehiago nahi izanez gero edota edozein zalantza argitzeko:
- Euskara Zerbitzua: 943 483763, mailto:ana_ibabe@donostia.eusana_ibabe@donostia.eus
- Kiriketan: 943 453334

HBJ 2015-2016 ikasturtea: ikastetxeak eta talde kopurua

Aurten Haurrak beti jolasean programan dabilen haur kopuruak nabarmen gora egin du, izan ere, 1000 haur inguru dabiltza euskaraz jolasean bazkal ondorengo programa honekin.

Ondoko ikastetxeetan daude taldeak aurten:

  • Altza Herri Ikastetxea (3)
  • Amara Berri Ikastetxea (7)
  • Axular Lizeoa (4)
  • English School (6)
  • Herrera Ikastetxea (1)
  • Ikasbide Ikastola (5)
  • Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea (4)
  • Jakintza Ikastola (3)
  • Karmelo Ikastetxea (8)
  • Katalina Erauso Ikastetxea (2)
  • La Salle - San Luis Ikastetxea (5)
  • La Salle Ikastetxea (8)
  • Mary Ward Ikastetxea (11)
  • M. Auxiliadora Ikastetxea (3)
  • Ntra. Sra. Aranzazu ikastetxea (3)
  • San Ignacio Ikastetxea (5)
  • Santa Teresa Ikastetxea (3)
  • Summa-Aldapeta Ikastetxea (5)

 

Itzuli