"Irakurriz gozatu" egitasmoa

“Irakurriz gozatu” Gaztezulo aldizkariak Donostiako ikastetxeetako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat prestatu duen ekimena da. Programa honen helburua gazteen artean euskal prentsa ezagutarazi, euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatu eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea da.

 

Ekimenak urte hasieran egiten da eta hiru hilabete irauten du, otsailetik apirilera.   Ekimen honen bitartez  Donostian Lehen eta bigarren mailako Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleek (20 bat ikastetxe eta bi mila ikasletik gora) Gaztezulo  hilabetekaria irakurri eta ezagutzeko aukera izaten dute.

Ikasle bakoitzak hilabete horietako aleak, hiru alegia, doan jasoko ditu bere ikastetxean.

Gaztezulo, Donostian sortu eta gaur egun Euskal Herriko gazteentzako dagoen euskarazko aldizkari bakarra da.

2015-16 ikasturtea

2015-16 ikasturtean Irakurriz Gozatu ekimenarekin jarraituko dugu.

2016ko otsaila, martxoa eta apirileko alea jasoko dute, ikastetxean bertan, Donostiako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.

Azken alearekin batera bere iritzia jasotzeko inkesta bat pasako zaie, eta horren bidez ekimena bera hobetzen saiatuko gara.

2014-2015 ikasturteko datuak

Orotara, 20 ikastetxetako 2.238 ikaslek hartu dute parte 2014-2015 ikasturteko "Irakurriz gozatu" ekimenean. Donostian lehen eta bigarren mailako Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleek Gaztezulo hilabetekaria irakurri eta ezagutzeko aukera izan dute.

Ikasle bakoitzak hiru ale jaso ditu doan bere ikastetxean: otsailekoa, martxokoa eta apirilekoa, 159., 160. eta 161. zenbakiak, hain zuzen ere.

Honako hauek dira parte hartu duten ikastetxeak:

La Asunción Ikastetxea                    Antigua-Luberri Ikastetxea

Arantzazuko Ama BHI                      Bidebietako Institutua

Cebanc/CDEA Ikastetxea                 Nazareth Zentroa

AEG Ikastetxea                               Elizaran Ikastetxea

Altzako Institutua                            Ekintza Ikastola

Zurriola-Barandiaran BHI                 La Salle Ikastetxea

La Salle San Luis Ikastetxea              Sagrado Corazon

Manuel de Larramendi Ikastetxea      Santo Tomas Lizeoa

Zubiri-Manteo Institutua                    Axular Lizeoa

Easo Institutu Politeknikoa                 Usandizaga Institutua

Itzuli