"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Flash_mob1

Oporretan euskarazeko haurrak Flash Moba dantzatzen 2013an

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

10-12 haurrez osatutako taldeak sortzen dira.

Ordutegia: 9:30 - 13:30 (astean behin lehen hezkuntzako haurrak egun osoko irteerak izaten dituzte eta 17:00ak arte egoten dira)

Auzo gehienetan eskaintzen dira jasotze-puntuak.

Maiatzaren lehen hamabostaldian izaten da izena emateko epea 5 egunez, Internetez eta Euskara Zerbitzuaren bulegoan. Gero zozketa egiten da, nahiz eta haur gehienek plaza lor dezaketen bere jasotze-puntua aldatzeko prest baldin badaude.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu bulegora edo bidal ezazu mezu elektroniko bat.

tel.:  010 (Donostiatik bertatik deitzeko)

943 48 10 00 (Donostiatik kanpo deituta)

udala_euskara@donostia.eus

Oporretan Euskaraz 2017: Zozketaren emaitzak

2017ko Oporretan Euskaraz udalekuan plaza lortu duzun jakiteko klikatu hemen

Plaza lortu baduzu, maiatzaren 24an kobratuko da izenamate kuota, bakoitzak adierazitako kontu korrontean. Bestela, maiatzaren 23a arte  izena-ematea baliogabetzeko aukera dago, deitu 010 telefonora.

ordutegia: 9:00 - 14:00

Ez bazara onartuen artean agertzen eta beste jasotze puntu batera joateko prest bazaude, plaza lortzeko aukera duzu oraindik,  PLAZA LIBREAK, deitu 010 telefonoroa.

Zozketa burutu ondoren, hainbat jasotze-puntutan plaza hutsak geratzen dira, izena eman dezakezu plazaren bat lortzeko. Epez kanpoko eskaera egiteko bete ezazu inprimaki hau eta gure bulegora ekarri, faxez bidali (943 483765) edo posta elektronikoz bidali eskaneatuta (udala_euskara@donostia.eus) zuk eskatutako jasotze-puntuan lekurik badago deituko dizugu.

Udalekuari buruzko informazio guztia hemen

Itzuli