120 ekitalditik gora antolatu dira Donostian Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2021 / 11

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 120 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Urtean zehar euskara sustatzeko lanean diharduten 10 auzotako euskara batzordeez gain, beste bost auzotan ere Euskararen Eguna antolatzeko taldeak sortu dira.

Gehiago irakurri

“Betikoa. Gertukoa” tokiko merkataritzan euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazio kanpainaren bigarren edizioa abiatu da

2021 / 11

“Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Donostiako Udalak merkataritzan euskara sustatzeko abiatu duten kanpaina da. Iaz egin zen lehenengo edizioak irekitako bidetik jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztietara ireki da, eta elkarlanean oinarritu den kanpaina bat eraiki da. Guztira 60 udal baino gehiagok parte hartu dute kanpainan.

Gehiago irakurri

Xare programaren edizio berriak aurrera egingo du azaroaren 15etik abenduaren 17ra bitartean

2021 / 11

Iaz Covid-19a dela-eta txanda-pasa egin ostean, XARE jardunaldiak aurten berriz ere martxan da formatu berritu batekin. Duela bi urte, zazpi bat ikastetxetako 500 gazte inguruk hartu zuten parte goiz batez EHUren Donostiako egoitzan antolatutako edizioan. Aurten ordea, 13 ikastetxetan antolatuko da modu deszentralizatuan.

Gehiago irakurri

Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu dute

2021 / 11
  • Haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egingo da azaroaren 22tik abenduaren 5a artean.
  • Euskal Herri osoko 80 herri baino gehiagotan egingo da ekimena, tokian tokiko batzorde eta eragileek antolatuta.
  • Euskaltzaleen Topaguneak koordinatu du helduei zuzendutako ariketa praktiko hau, Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan.

Gehiago irakurri

2020-2021 udako euskara ikastaroetako behin-behineko zerrenda argitaratu da

2021 / 11

2020-2021 udako euskara ikastaroetako behin-behineko zerrenda argitaratu da eta alegazioak aukezteko epea azaroaren 5etik 15era (biak barne) izango da. Behin betiko zerrenda, berriz, abenduaren 14an argitaratuko da.

Gehiago irakurri

2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ivanka" proiektua irabazle

2021 / 10

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak badu dagoeneko sariaren irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak saria eman dio Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanari. Bigarren saria, berriz, eman gabe geratu da.

Gehiago irakurri

Donostiako erdialdeko 600 establezimendu bisitatuko ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak

2021 / 10

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Erdialdeko 600 establezimendu bisitatuko ditu euskararen erabilera sustatzeko dituen zerbitzu eta diru laguntzen berri emanez. Bisita horietan establezimendu bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta, euskararen erabilera areagotzeko dituen aukerak aztertu eta Udalak eskaintzen dituen baliabideak erabili eta egitasmoetan parte hartzeko azalpenak emango zaizkie.

Gehiago irakurri