Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2022an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.
Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.