Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamabost auzotan antolatuko da 2021ean. Covid-19a dela-eta, segurtasun eta prebentzio neurriak hartuko dira haurren, familien eta hezitzaileen osasuna arriskuan ez jartzeko. Lehen saioak ostiralean, otsailaren 26an, izango dira Ibaeta, Bidebieta, Aiete, Gros eta Saguesen.
Irabazi Asmorik Gabeko elkarteek dirulaguntza eskaera egin ahalko dute martxoaren 22a arte (egun hori barne). Otsailaren 19an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2021eko dirulaguntzen oinarriak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2021ean eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.