Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

 Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Saria

12.000 € eta euskal artista baten artelan bat

Sarian parte hartzeko baldintzak
  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea
Saria onartzeko baldintza

Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hiru urteko epean Donostian euskarazko ikuskizun berri bat eskaintzea.

Ordaintzeko modua

  • Saria ematen den egunean taldeari 10.000 euro ordainduko zaizkio.
  • Egun horretan eskainiko den talde irabazlearen ikuskizunaren katxeta ere ordainduko zaio.
  • Sariaren beste 2.000 euroak, euskarazko ikuskizun berria Donostian eskaini eta gero ordainduko zaizkio. Hiru urteko epea du horretarako.
Epaimahaia

-EABko ordezkaria
-EHAZEko ordezkaria
-Antzerki kritikoa
-AISGEko ordezkaria
-EKEko ordezkaria
-Antzerki alorreko ordezkaria
-Publikoaren ordezkariak (2)
-Euskara Zerbitzuko ordezkaria (idazkari lanetan, botorik gabe)
-Donostia Kulturako ordezkaria (botorik gabe)

Mami Lebrun antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia Antzerki Saria

Mami Lebrun antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XVIII. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da 2017an helduentzako Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Xake Produkzioa konpainia sortu berriak egindako lehendabiziko lanarekin eskuratu du Donostia Antzerki Saria. Konpainiak12.000 € eta Chari Goienetxeren artelana jasoko ditu.10000 € martxoaren 27an jasoko ditu eta gainerako 2.000 € jasotzeko, 2020. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki-lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren lan irabazlea eskainiko da.

Euskara Zerbitzuko eta Donostia Kulturako elkarlana

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ahalegin berezia egiten jarraitzen dute euskarazko antzerkigintza sustatzeko. Datuek agerian uzten dute ahalegin hori: 2017an Donostian helduentzako 19 antzerki lan eta 33 emanaldi eskaini dira eta guztira 8.192 ikusle izan dira emanaldi horietan. 19 antzezlan horietatik 15 dira Donostia Antzerki Sarian parte hartzeko baldintza betetzen zituztenak, hots, konpainia profesional batek antzezlana lehendabiziko aldiz Donostian eskaintzea.

Izan ere, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak adostutako hitzarmena dela medio, euskarazko antzerkiaren eskaintza zabala eta egonkorra izatea lortu da azken urteetan, betiere kontuan hartuta zein den euskarazko urteko ekoizpena. Bi erakundeon elkarlanari esker, urtean zehar Donostia Kulturaren antzoki eta guneetan euskarazko antzerki lanak kontratatzen dituzte.

Azken edizioak

 

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kulturak Donostia Antzerki Saria sortu zuten 2001ean euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzeko asmoarekin.

Hemen aurkituko dituzu azken edizioak irabazi dituzten antzerki lanak.

18. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

17. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

16. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

15. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

14. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

13. Antzerki Sariari buruzko informazio gehiago lortzeko

Itzuli