Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira euskaragida.eus-en, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.

Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusienak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).

Paperezko gida ere urte bukaeran kaleratzen da, urteko produktu berri guztiak jasotzen ditu eta 10.000 ale argitaratzen dira. 2-10 urte bitarteko Donostiako ikastetxeetan banatzen da, eta baita ekimenean parte hartzen duten liburu-dendetan ere.

Harpidetza egiteko aukera ere badago, hilero-hilero produktu berrien erreferentziak jasotzeko. Aurten, gainera, harpidetzeak saria dakar. Izan ere, hilero 50 €-ko bonoak zozketatuko baitira euskarazko produktuak erosteko erabiltzeko.

 

Buletina:

Jaso azken produktuen berri zure e-postan buletinaren bidez.

Sartu www.euskaragida.eus eta harpidetu.

Gida paperean

Hemen eskura daiteke gida PDF formatuan.

 

 
Itzuli