Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Ikastaroaren ezaugarriak
  • Ikastaroak presentzialak dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat ematen zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezartzen dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egiten da ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galtzen du.
  • Baja bat onartutzat ematen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartzen du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.

 

 

Langabeentzako doako euskara ikastaroak, 2018

 

Ikastaroaren datak: 2018ko urriaren 8tik abenduaren 5era (biak barne).

Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera

Izena emateko epea: 2018ko irailaren 3tik 21era (biak barne)

Lekua: Donostiako Euskaltegi homologatuak

Oinarri arautzaileak

Eskabidea

Ikastaro hauetan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:
  • 18 urtetik gora izatea ikastaroaren hasiera datarako (2018ko urriaren 8a). 
  • Langabezi egoeran egotea izen ematea hasten den datarako (2018ko irailaren 3a).
  • Donostian egoiliar gisa erroldatuta egotea gutxienez sei hilabetez jarraian ikastaroraren hasiera datarako (2018ko urriaren 8a).
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagokion epearen barruan aurkeztea.
  • Mailaketa froga egitea. Ikasleek proba bat egingo dute ikastaroa hasi aurretik beren euskara maila zehaztu ahal izateko, (2017-2018 ikasturtean -uda barne- euskaltegiren batean aritu diren ikasleek ez dute euskara proba egingo).

 

 

Diru laguntzen datuak, 2017

 

Ikastaro hauek emateko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak honako diru laguntzak eman dizkie HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegi pribatu homologatuei.

Entitate onuraduna  Talde kopurua

Emandako laguntza

EUSKARAZ KOOP. E. (AEK

2

7.600,00 €

ILAZKI EUSKALTEGIA

2

7.600,00 €

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA

2

7.600,00 €

URUMEA EUSKALTEGIA (GERNIKA XXI, S.L.

2

7.600,00 €

HITZEZ EUSKALTEGIA

1

3.800,00 €

URRATS EUSKALTEGIA

1

3.800,00 €

  • Sortu diren taldeak, guztira: 10
  • Lagundutako ikasle kopurua: 139
  • Emandako diru laguntza: 38.000,00 €

2014ko ikastaroak. Hamaika telebistaren erreportajea

Ilazki eta Antiguako AEK-ko ikasleekin egindako erreportajea.

Itzuli