"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Flash_mob1

Oporretan euskarazeko haurrak Flash Moba dantzatzen 2013an

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

10-12 haurrez osatutako taldeak sortzen dira.

Ordutegia: 9:30 - 13:30 (astean behin lehen hezkuntzako haurrak egun osoko irteerak izaten dituzte eta 17:00ak arte egoten dira)

Auzo gehienetan eskaintzen dira jasotze-puntuak.

Maiatzaren lehen hamabostaldian izaten da izena emateko epea 5 egunez, Internetez eta Euskara Zerbitzuaren bulegoan. Gero zozketa egiten da, nahiz eta haur gehienek plaza lor dezaketen bere jasotze-puntua aldatzeko prest baldin badaude.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu bulegora edo bidal ezazu mezu elektroniko bat.

tel.:  010 (Donostiatik bertatik deitzeko)

943 48 10 00 (Donostiatik kanpo deituta)

udala_euskara@donostia.eus

Itzuli