"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Op_Eu 15 Alderdi Eder.jpg

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean egingo dira, 1etik 30era.

Covid19k sortutako alarma egoera dela eta, aurtengo udalekuak bereziak izango dira. Unean uneko egoerara egokituko dira, eta uneko egoerak eskatzen dituen osasun neurriak beteko dira.

Informazio guztia.

 

Ohar garrantzitsua

 OPORRETAN EUSKARAZ” UDALEKUAK MARTXAN BERRIRO BIHARTIK AURRERA

 

Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarriko ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak bihar asteazkena, uztailak 22. Bi eguneko etena eta gero, Donostiako Udalak udalekuak berrabiarazteko erabakia hartu du egungoegoeraren etatokiko osasun datuen azterketa egin eta gero.

Udalak antolatzen dituen udaleku horien diseinuak osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditu. Batetik hiriko zenbait auzotako 9 eskoletan antolatu dira jasotze puntuaketa haurren sarrera mailakatua egiten dapilaketak saihesteko. Bestetik, haurrak iritsi bezain laster, tenperatu hartzen zaie eta eskuak garbiarazten zaizkie. Horrez gain, talde txikiak antolatu dira, distantzia sozialak zorrotz mantentzen dira eta egoera berrira egokituriko jokoak eta jarduerak antolatzen dituzte.

Udalekuak antolatu ez diren bi egun horiengatik dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie familia guztiei.

 

Informazio gehiagorako:

Telefonoa: 943 483750

Emaila: udala_euskara@donostia.eus

 

 

 

 

Itzuli