Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Alkate ona

Elizondo, JoseMartin y Mena, 1912 Antzerkia

Pasartea

Koitz bakarra

 

        Iruditegian kontzejupeko ardandegia.- Erdiyan atadirako atea.- Eskuira zapairakua, ta ezkerrera, ikullukua, mai, aulki, pitxar ta abar.

 

Lendabiziko irudia

Txominarrano ta Kaxilda

 

TXOMIN. Ixillik zaude emakumia: belarriyak eten bearrian dauzkat zure jarduna dalata.

 

KAXILDA. Ta ni zure arranuekin moño tontorreraño beteta gañez eginta nago.

 

TXOMIN. ¡Gajua! ¿Noiz arrano etengo zaizu miñariya edo zintzurra?

 

KAXILDA. Utikan; mingañ gaiztokua; obe zenduke jeniyo zital ori onduko balitzakizu.

 

TXOMIN. Sosuak beliari ipur beltz; zuria onduko dan baño len txangurruak aurreraka ibilliko dira ta igelai bizarra jayoko zayete.

 

 

Bigarren irudia

Lenguak eta Urtzale

 

URTZALE. (sartuaz) ¿Ur preskorik bai aldaukazute?

 

TXOMIN. ¿Zer ur presku arrano? Emen ez da ardua bezte gauzarik ematen.

 

URTZALE. Orrexegatik nentorren bada. Ez diyote edozeñi tira eskatuta ardorik emango neri bezela.

 

TXOMIN. Len ere berriketaz aspertuta nago. Tira, zenbat ardo bear dezu?

 

URTZALE. Ekatzu baso bete: beztela, zaude, zaude; atera idazu kuartillo bat, gaur egarri izugarriya daukat eta.

 

        (Txomiñek, saragitik atera ta pitxar batian ematen dio).

 

KAXILDA. Barkatu idazu, baña, jakiñ al diteke zeiñ ta nongua zeran?

 

URTZALE. Iturrondokua naiz ta Urtzale deritzat.

 

TXOMIN. Ur zalia izan bear dezu, bai, arranopola; goizean goizetik ardua kuartilloka edaten azitzen zerata.

 

KAXILDA. Ta zuri zer dizu pitxarka edan nai badu ere? Zu ere etzera ardotik edo bezte zerbaitetik baraurik egongo.

 

TXOMIN. Nik edatia ez da arritzekua, egarbera naizta. ¿Beztiak zer dira bada? Ez aldaukate eztarririk zuk bezela?

 

TXOMIN. Bai, baña, ez zuk añeko mingañik, berritzu arranua.

 

KAXILDA. ¿Ixilduko ote zera zure arranuakin? Txominarrano deitu zizunak, ondo bateyatu ziñuzan, bai.

 

URTZALE. Ni naizelata, etzaitezte aserratu, beintzat.

 

TXOMIN. Ez da zu zeralata gure aserria; egunak dauzkan ordu guzietan onela jarduten gera, ez daukagu beZte zeregiñik eta.

 

 

Irugarren irudia

Lenguak eta Ijitandra

 

IJITANDRA. (sartuaz) Txester ederrak etxekoandria.

 

KAXILDA. Ez ditugu bear.

 

IJITANDRA. Txit merke emango dizkitzut.

 

TXOMIN. Ekarri zazu berau sartuta edukitzeko sumitzezko kayola bat, nik erosiko dizut eta.

 

URTZALE. ¡Ja, ja, ja! ¡Au Txominarrano arranua!

 

KAXILDA. Joan zaitea emakumia, onek ez dizu ezer erosikota.

 

IJITANDRA. (aulkiyan exeritzen da). EZer erosten ezpadirazu ere, zerbait artu bear det barau gorriyan nagota.

 

KAXILDA. ¿Zer artu nai dezu bada?

 

IJITANDRA. Ekatzu ogi puxka bat eta kuartillo bat ardo.

 

KAXILDA. Zu ere egarberaren bat bazera.

 

IJITANDRA. Txiki txikitatik onelakoxia naiz.

 

KAXILDA. Nere gizona bezelakua, beraz.

 

TXOMIN. ¡Berritzu madarikatua! Zazpi milla arranok mututuko al zaituzte.

 

URTZALE. ¿Nun dezu ikullua?

 

TXOMIN. Eginkizunen bat aldaukazu ikulluan? Beyak ikustera bazuaz alperrik joango zera; gurean ez dago beirik.

 

URTZALE. (sabelari eutziaz). Ez; bezte zeregin bat etorri zait bat batera.

 

TXOMIN. Zuaz, zuaz gizarajori; ezagun dezu zer dezunta. (joaten da Urtzale ikulluko atetik).

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera