Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Ametz gozuak

Elizondo, JoseBaroja ta semeen moldiztegian, 1910 Antzerkia

Pasartea

Egintza bakarra

 

Lenbiziko irudiya

DOMINGA. eta Miguel       

 

D0MINGA. Alperrik sabiltsa; nere amak ez zaitu suyatzat nai alperra zeralako.

 

MIGUEL. ¿Zuk ez alnazu bada maite?

 

DOMINGA. Maite zaitut baño lan egin ta. ¿Nola mantenduko nazu beztela?

 

MIGUEL. Zuk lan egitia berdin izango da; badira zenbait andre, gizonak mantentzeko lan egiten dutenak.

 

DOMINGA. Bai, orr ago; iretzat ziok nere amaren alaba; nik egindako baratzuri saldik ez dezu artuko, arrayetze orrek, dirurik ekartzen ez badezu; ez etorri kayian jira eginta ematen ditusten bost errialekin jango dezulako uztean.

 

MIGUEL. Baño, badet Ameriketan osaba aberatz bat; ura datorrian bai, ¿zer betekadak?

 

DOMINGA. Egon zaite bada bitartean jan gabe, koipia salgai izango dezu ta. ¿Ez altzera lotzatzen orren alperra izatez?

 

MIGUEL. ¿Nik zer egIngo diyot bada, amaK onlakosia egin baninduan? ¿Zer lan egitia nai dezu; gaztelua bizkarrian artuta Don Pastorreko eliza gañian jartzia?

 

DOMINGA. Ez orrenbeste ere; lana, lana, beztiak egiten duten bezela.

 

MIGUEL. ¡Lana, lana! Naiz ta ezurrak auzi; naiz ta saietzak ustaya bezela biyurritu; baña ni ez naiz gauza; ez det lanik egingo osaba etorri arte.

 

DOMINGA. Etzera bada nerekin ezkonduko.

 

MIGUEL. Baña, Domingacho...

 

DOMINGA. Ez dago Domingachorik eta Felipachorik ere ez; ichaso aundi bat baizik, arrayez bete betia alere; zartu zaite baforian edo chalupan eta jun zaitia; nik ere orche ibilli bear izaten det arraya saltzen kalerik kale diadarka, zintzurra puskatzeko zoriyan.

 

MIGUEL. Baña ichasuak bildurtu egiten nau; ¿Galernasua jaikitzen bada?

 

DOMINGA. Naikua galernaso zera zu; ¡au mutill aula! Lanak sayetzak biyurritzen dizka; ichasuak bildurtu egiten du; automobillero egin biarko degu.

 

MIGUEL. Ez dezu gaizki azmatu; osabak erosiko dit automobilla.

 

DOMINGA. Osabak egingo dizkitzu zuri gauz asko; ez dakizu bizi bada ere ta.

 

MIGUEL. ¿Ez dakitala? ¿Lengo batean bere karta izan nuan ta?

 

DOMINGA. ¿Egiya alda? ¡Izan zenduan beraz! ¿Zerr ezaten dizu bada?

 

MIGUEL. Lazterr ikusiko detala Donostiyan; zeuzkan ganaduak salduta badatorrela lenbailen.

 

DOMINGA. ¿Ez da gezurra beraz osaben kontu ori?

 

MIGUEL. ¿Zer izan biar du? ¡A zer mauka neretzat! ¡Nik egin bearr ditut jan ta eratiak!

 

DOMINGA. ¿Ganadu asko zeuzkan?

 

MIGUEL. Gipuzkoako belardi guziyak betetzeko aña bai omen zeuzkan.

 

DOMINGA. Ez da guchi. Zuretzat izango dira oyek guziyak osaba illtzen danian?

 

MIGUEL. ¿Zeñentzat bada, bezte seniderik ez du ta?

 

DOMINGA. Eta orduan bezte batekiñ ezkonduko zera, ni lagata. (Negarrez).

 

MIGUEL. Ez ta markesa badator ere. ¿Nik zu laga?

 

DOMINGA. (sotinka). Bai; laga egingo nazu pikaro gaizto orrek.

 

MIGUEL. Ezetz. Domingacho, ezetz.

 

DOMINGA. Lagatzen banazu, posporuak jango ditut eta ill egingo naiz.

 

MIGUEL. Tira, Dominga, ixildu, ixildu.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera