Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Arma, tiro, bammm!

Irigoien, Joan MariElkar, 2013 Nobela

Aurkezpena

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.

Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hambat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Pasartea

2

 

Eskopetak ekoizten zituèn hasierako lantegian egin zuen Dionixio Osak lan, bizitza osoan.

Eskopeten eta armen artean bizi izan arren, Dionixio Osa ez zen, hala ere, ehiztaria. Are gehiago: eskopeta bikain bat zuen etxean, berak ordu osagarrietan egindakoa, estreinatu gabea...; bitrina batean sartua zuen apaingarri gisa, berebiziko eta bere bizitzako artelantzat balu bezala, ikonotzat ere bai, beharbada; eskopetak, bestela, damaskinatu bikain batzuk zituen —forma geometrikoetan diseinatutako gai begetarianoak erakusgarri—, bai baskula inguruan, bai eskubabesean eta bai kulatan ere, non, zilarrezko akanto-hosto batzuen artean, bere izen-deiturak agertzen baitziren, urrez idatziak, baita eskopeta egindako urtea ere: 1950.

Guztiaz ere, ez arrazoi etikoek ez moralek eroan zuten Dionixio Osa jarrera hura hartzera: Dionixio ez zela, alegia, animaliekiko eta hegaztiekiko anaitasun.t predikatzen zuèn bakezale utopikoa, gizon arruntago bat baizik, bere egunerokotasunera errenditu zena, hamalau-hamabost urterekin fabrikan beharrean hasi zenetik: zer erremedio, aurretik ere —bai gerra garaian eta bai hurrengo hiruzpalau urteetan ere—, gorriak pasatu bazituen, gosea ere bisitari behin edo behin...!

Dionixio Osa, beraz, gutxirekin konformatzen zèn gizona zen: lana —don Zeledonio Zabalaren Escopetas Cele izeneko lantegian egiten zuen—, lagunarte gastronomikoko lagunak eta emaztea —azken hau etxean, jakina—: horra hor bere mundua, hiru zutabe haiek eutsia! Man irtengo zen hiro puntu horiek osatutako hirukitik kanpora, han gustura sentitzen bazen? Dionixio ez zen, beraz, ehiztaria... nahiz eta, kontraesana dirudien arren, lagun gehienak zituen ehiztari. Are gehiago: bere elkarte gastronomikoa —Eperra zeritzana—, ehiztari-lagunarte bat zen berez, hogeita hamar kidek osatua, guztiak ehiztariak (eta gizonezkoak, bistan da), bost izan ezik: haietatik bik pistola zuten zaletasun, beste bik arkua; bosgarrena, berriz, Dionixio zen, lagunarteko kide askori eskopeta eskuratzeko bidea ireki eta saldu ere saltzen ziena, bere nagusi don Zeledonio Zabalarekin hitzartutako beherapentxo bat medio betiere. Dionixiok atsegin men bere lana; saiatua eta trebea zen, gainera: hainbesteraino, non, denborarekin, ugazabaren konfiantzazko langile bihurtu baitzen. Ikuspegi horretatik, beraz, Dionixio ez zen alferra, alderantziz baizik. Baina ez zuen oilagorren atzetik ibiltzea gogoko, ezta postu batean uso eta usapalen zain egotea ere: ehizarekin aspertu egiten zen, egia esan... ez, baina, ehiztariek mahai baten inguruan maiz sortzen zutèn giro umoretsuarekin, txantxak eta gezurrak nagusi.

Giro hartaz gain, ehizakia zen ehizatik gehien gustatzen zitzaiona, Dionixiok sukaldea baitzuen bere beste zaletasunetako bat.

—Zergatik ibiliko naiz piezen atzetik, zuek noiznahi ekartzen badizkidazue? —esaten zien bere lagunei, ez arrazoi gutxirekin.

Dionixiok, izan ere, noiznahi izaten zuen lagunen bat pieza batzuk oparitzen zizkiona, batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago, aroaren eta tamainaren araberakoak: untxi bat, usapal bi edo dozena erdi bat galeper... Basurde garaia zenean, berriz, lagunartean egiten zuten -zapatu gauetan normalkiaftri pantagruelikoa.

Gizonak, izan ere, kaxuela goxoak atontzen zituen, herriko elkarte gastronomikoan ez ezik, Soriako egonaldian ere -gela ugari zituèn etxe handi bat hartzen zuten alokairuan, sukalde eta egongela lekutsu bat ere bazituena-, nora joaten baitzen urrian, uso pasan, dozena eta erdi bat kidez osatutako kuadrillarekin. Pazientzia handia baitzuen. Eta eskua.

Dionixiok, gainerakoan, baserri batean egin zituen bere bizitzako leheu urteak, gurasoak maizter. Maiztergo hura-aitaren aldeko familiari (osatarrei, beraz) lotuta zegoena eta belau ualdiz belattnaldi transmititu zena- merde eta erdi lehenagotik zetorren. Ama, berriz, isasitarren leinukoa, lpurugoi baserrikoa zen, non bere armia maiorazgoa bizi baitzen nagusi, ezkonduta, guraso adintsuekin, hiru seme-alahekin eta arreba batekin.

Dionixiok behartsuak zituen, beraz, gurasoak —behi bat, txerri bat eta oilo batzuk zituzten, baita alor apal bat ere—, halako eran, non lana beltz egin behar izaren baitzuten, bizi modua aurrera ateratzeko. Eta, hala ere, baserria hirigunetik ordo laurdenera zuelako-edo, Dionixiok eskolara joateko aukera izan men, soi urtetik hainarrera hitarteau bakarrik izan baten ere —irakurtzen eta idazten ikasi zuen behintzat, baita aritmetikaren lai erregelak ere—, mutilak hainar arte zituela hil baitzitzaiou ama, biriketako gaitz batek jota.

—Ama hil zaiguk, eta orain gehiago lagundu beharko didak, Dionixio. Aitzurrean ordo elakik, baisa, hetnendik aurrera, laiau ere lagundu beharko didak, lurra golelatzen... Eta eskola laga beharko duk, jakina.

Dionixio triste zegoen, biliotz-bihotzez maire zuèn asna hil zitzaiolako, eta, etsiak hartuta, aitari baietz osan zion, besagaiuak jaso, kopeta AMUrttl eta ezpaiuekiu ere halako keinu ezkor bat eginda, orduartxe ikasi balo bezala adinez hair bat izan zitekeela, bai, baisa hantxe ainaitu zitzaiola haurtzaroa. Eta eskerrak, hala ere, aita-semeek amaren ahizparen laguutza ezin baliotsuagoa jaso tutela, Dionixioren izeko bakarrarerna!, houek —emakume ezkougabea zen, herren arina egiten zuena, umetan txarto konpondutako izterrezur-haustura baten ondorioz—, aita-semeeu otorduak-eta atontzeko, haienera joatea erabaki baitzuen goizeko orduetau, hain egoera estuan ikusi zituen...

Zerumugarik bako perspektiba ilun hartan, nola egingo ote zuen Dionixioren fortunaren belaontziak aurrera, haize guztien aurka...?

 

Udazken hasierako egun batean, saltzailea bera agertu zen Wadi Abyaden, Abdul Alimen traktorearekin, zeinak edukiera handiko gurdi bat baitzeraman atoian, garaitsu hartan bildu beharreko olibak biltzeko ezin egokiagoa.

Hain zen garrautzitstta bilketa hura, non, lanak bukatzen zituzteneau, festa bat ospatzen baitzuten etxekoek, musika era guzti: «Oliben Festa». Jai hura, guztiaz ere, jai lokal bat zen, Wadi Abyadeko hainbat etxetan bakarrik ospatzen zena, etxe bakoitzak bere erara. Zahrak bazituen bi neba —batek qanuna jotzen zuen, eta bertteak, kantari ou samarra ere bazenak, edozein perkusio instrumentu—, eta haiek nahikoa izaten ziren festa hari halako ukitu bizi-berezi bat emateko, guztiek eskertzen zutena, Zahrak zer erranik ez... hura dantzari trebea baitzen, bere trebetasun-dohainak etxekoen arteko jai haietan bakarrik erakusteu zitueua: Abdul Alim era Zahraren leinuko kideek, izan ere —musulmau anitzek ez bezala—, goretsi egiten zituzten dautza eta dautzariak, haiek guztiek, gero, giro intimoetara mugatzen zituzten arren beren emanaldiak, ekitaldi publikoak debekatuta.

Zahrak, denborarekin, hiru seme-alaba izan zituen, era haietarik bi tipienak -Ornar era Raissa-, berehala lotu zitzaizkion festari, ume-umetarik: Omarrek, Zahraren nebetarik batek bezala, ahots aparta izateaz gain, atsegin zuen perkusio instrumentuak jotzea; Raissa, berriz, bere ama bezalaxe, entzuten zuèn musika bereganatu era harekin bat egiten saiatzen zen, hartarako beso-zangoak era gerria mugitzen zituela, orain era biziagoan era orain motelagoan, musikaren erritmoaren arabera.

Traktore-saltzaileak, mekanika ere bazekienak, bi egun egin zituen Abdul Alimen etxean, ikastaro axkar bat emateko asmoz.

Lehenik, Abdul Alimekin saiatu zen, alferrik. Etxeko jaunak berehala etsi zuen... etxean bazuelako, beharbada, berak baino gehiago zekièn norbait: bere anaia Ubayd... honek bai, airean bereganatu zituen traktorearen sekretu guztiak, ikasi beharrekoak berehala ikasita: hura nola jarri martxan, nola menderatu era gidatu, nola geldiarazi... Ubaydi, baina, ibilgailuen tripak ikustea gustatzeu zitzaion, era hartan ere ibili zitzaion traktore-saltzailea: bateriaren era zilindroen arteko konexioak era gaiuerako zirkuituak erakusteu; azeleragailu, enbrage era balazten ezaugarriak era nondik norakoak jakinarazten... Saltzaileak behin eta berriz adierazi zien bi anaiei traktorea kontttz era Eentuz, gidatzeko makina zela: ez zela jostailu bar, alegia; eri-an nahi baita, artean Balad al Xamsko laborari traktoreeluuen kopurua urria izan arren, berri gaiztoren batek inarrosten zituela noizhehinka bai telebista-ikusleak, bai irrati-entzuleak eta bai egunkari-irakurleak ere, traktoreren bat irauli ez ote zen auskalo non, eta gidaria azpiam harrapatu... Hura entzuten zuenean, ederki damutu zen Abdul Alim makina erosi izanaz. Makina hura, berak maiz uste izan zuen bezala, madarikatua ote zegoen, bada? Nola, baina, bere emazte Zalirak aingeru batzuek zekartela ikasi bazuen amets batean?

Beldur guztiak gaindituta, haatik, Ubaydern erranetara jarri, era Abdul Alimek, hilabete baten buruan —edozein gauza, bertzeen aitzinean barregarri geratu baino lehenago...!—, metalezko zaldi gurpildun astuna menderatzea erdietsi zuen. Are gehiago: etxeko jauna, lanik ez egitera eta aginduak ematera ohitua zegoena, hantxe azaldu zen Oliben Festaren bilketaren momentu  batean —haren satisfazioa, traktorearen aulkitxoa tronutzat harturik, irria ere ezin zabalagoa...!—, eiheretara gurdikada bat oliba zeramala.

Handik goiti, egunero hartu zuen Abdul Alimek bere lurretan zegoèn mendi-muino tipi batera igotzeko aztura. Bere traktorean, jakina.

Muino-gainetik guztia ikus zezakeen: bere etxe hura, hiru solairu zituena, eta bere lur jori emankorrak: mahasti batzuk zituen, ale ezin gozoagoak ematen zituztenak, dastamenaren pizgarri; bertze fruitu ugari ere edireiten ahal ziren, bola berde-hori-gorriak arbolen adarretarik dilindan —apaingarri ederragorik...!—: kakiak, granadak, laranjak era limoiak; eta datilak, etxea inguratzen zutèn palmondo lerdenetarik zintzilik; guztiaz ere, mila olibondotarik goiti zituèn saila zen etxekoen harrotasuna, baita etxeko ardatz ekonomikoa ere: harekin batera, etxe ondoan oliba-eihera, harrizko bi zilindro astun zituena, nondik olio likidoa ateratzen baitzuten, findegi bati saltzeko.

Traktorea lurren goldearoan estreinatu era ezin eraginkorragoa gertatu zitzaion Abdul Alimi estreinaldia... egunetako lan nekosoa zena bukatu ez zuen, bada, Ubaydek egun pare batean, mandorik gabe era ia morroien laguntzarik gabe!

Geroztik, abdallahtarrak —Ubayd bereziki— traktorearen mende beti...

Erran nahi baita, lehen, lana pilatzen zenean, Abdul Alimek langileak kontratatzen zituela, denbora baterako. Traktorea erosi zutenetik, baina, haietarik gehienak kontratatu beharrik ez...

Aldaketa garaiak ziren haiek, beraz, herritarren artean eztabaida biziak pizten zituztenak. Eztabaidak era egokitzapen arazoak.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera