Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Armaggedon

Ezkiaga, PatxiEusko Jaurlaritza, 1986 Poesia

Pasartea

Abesti tristea

 

 

«Udazkeneko euria

zure hitzen ganduaren pean...

adjetiboz gogortutako Ianbroa

tantoka gure amodioaren

trasteroko uralitazko teilatuan...

 

Zergatik haizatu behar ote zenituen

gure promesak... leihopeko balkoian...

zergatik kokatu laranja zikinak

bidedendariaren kamioiaren remolkean?...

 

Kale estuko farola

nire itxarotearen lekuko

iraunkorra...

zumardiko eukalitu txertatu

gabeak, ur ekarketarako

hodiak... hiru urtetan

zure eta nire hiriaren husketaren

zelatari isilak...

 

Orain ez ditut berriro irakurriko

asteroko gutunetan bidaltzen zenizkidan

beste batentzat idatzitako poemak...

ezta ezabatuko tintaren kolore urdinean

zetzaten gezurrak... paper usaindutako

beste bateren batentzako hats eta musuak...

 

Baina oroi! Berdin darraio

iguzkiaren epelerak

gure baratzako ihintzari...

berdin dihardu katuak

jadanik joandako txoriaren

zelatari... berdin

zure soinuaren musikak

ene mingain muturrean

oraindik... ez dakit

zeren getari.

 

Eta agian ez dut gehiago aspiradora

pasako zure arimako

bazter ezkutuetatik...

ez naiz gehiago etzango

ortzadarraren gerizpean

zure hitzek tantaka

xurgatzen ninduten behin bateko

lanbroaren orduan...

 

Ankerki mozten baititu

urrintzearen labainak

tipula mikatzaren ezpain malkotuak...

farrez jasotzen espaloian

zaborbiltzallearen palak

gurekiko historiaren heriotza

lekutzen zuten lora gorriak..

 

Horregatik, kolpeka zastadatzen nau

gure maitasunaren zangomotzak..

bukaerako gerla hotzaren

burko gaineko krisantemo koroiak...

betfrako geratuko baita hutsik

gaueko farola eta goizeko

egunsentiaren lehen izpiaren arteko

kale bakarti eta luzea.

 

Halere, oroi! zenbat gauetan

idatziko dizkizudan ene

alferrikako poemak

paperezko tximeleten

hegoetan, astruaren baten

xiri magikoak

berbizierazi zitzakelakoan.»

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera