Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Atzetorkia

Elizondo, JoseJoaquin Barojaren Echea, 1930 Antzerkia

Pasartea

Lendabiziko irulde-aldiya

 

        Iruldegiak, etxe-barrunpe oneretzi bat iruldatuko du; etxera-sanrerrako ate bat eta alboetan gelatiak ditula.

 

 

Andre Sinforosa Ta On Lesmes

 

SINFO. Gezurra dirudi.

 

LESM. Ez da, baña; jakintsu guziak orretan daueta; atzetorkia gauz miragarria da.

 

SINFO. ¿Nola izan diteke, baña?

 

LESM. Adi zazu: Makatza txertatzen degu:

 

SINFO. Txertatzen degu.

 

LESM. ¿Gero zer dator?

 

SINFO. Txertatzen zayon igaliaren edo frutuanen antzerako emakia.

 

LESM. Atzetorkia on da. Gure eskola-maixuak dionez, gizonaren txertu jatorra «plasma» da.

 

SINFO. Kataplasma esan naiko dezu.

 

LESM. Ez kata, ta ez katu; plasma uts-utsa, baizik. Plasman tsertatzen gera, ta, txertua nolako dan, frutua, alako izaten da. Aita ta ama nolako, seme ta alabak, alako.

 

SINFO. Ori, len ere bageñiakian. Aita arra, semea ere, arra; ta alaba, ama bezela, emea.

 

LESM. ¡Ta... ta... ta! Ez emakumea, ez, ori ez da.

 

SINFO. ¿Zer bada?

 

LESM. Aita ta ama onak badina, seme ta alabak, onak izango dira, ta...

 

SINFO. Txarrak baldin badira.

 

LESM. Txarrak.

 

SINFO. Gure illoba, gure Joakintxo, beraz... .

 

LESM. Gure Joakintxo, buruz argiya izan bear dula, nai ta nai ezkoa da; beztela, Atzetorkia ¿zertarako litzake?

 

SiNFO. Zorionezko Atzetorkia dalata, jakintsuetan jakintsuena izango ez danik esan ezin diteke, beraz.

 

LESM. Bere aita zana, eskola-maixuetan argiyentxuena zan.

 

SINFO. Esango nuke.

 

LESM. Ta gauza berriyak asmatzen...

 

SINFO. Bezterik ez bezelakoa.

 

LESM. ¿Arek asmatuko etzunik al zan?

 

SINFO. ¡Bai zera...!

 

LESM. Azkenengo asmatu zuna, arratoyak arrapatzeko mijiro bat izan zan.

 

SINFO. Gogoratzen zait, bai; bere arekin egin zun garbitazuna, ikusgarria izan zan.

 

LESM. ¡Gauzaren miragarria! Olluen gantza urdai azpikoakin nasten zuan ta, arratoyeri azetseraño jaten usten zien; gero, arratoya puxiga bezela pustutzen zanian, ta ibilli ezin zitekeala ikusten zunean, gure Exekiel'ek, tenasakin joan ta ¡kask! eltzen zion ta ¡kaso bapo!

 

SINFO. ¡Gauzaren zoragarriya!

 

LESM. Orrelako aita baten semea, ¿zer izango da?

 

SINFO. Sagua.

 

LESM. ¿E? ¿Zer ezan dezu?

 

SINFO. Argiya... biziya, esan nai nuke.

 

LESM. Aita beintzat...

 

SINFO. Guztizkoa zan.

 

LESM. Eguzkiaren dizdira bezelakoa. Buru-auste geyegiak eraman zuan.

 

SINFO. Alada, izan ere.

 

LESM. Oraiñ ere, begien aurrean daukat.

 

SINFO. Nik ere bai, begi-ederdikoa zan.

 

LESM. Matrallak, sagar gorriya baño gorriyagoak zeuzkan...

 

SINFO. Ta gorputza ¿Ai gorputzaren...

 

LESM. Ez, gorputzez aiñ egokiya etzan.

 

SINFO. Potxolo potxolua.

 

LESM. Ta trokotx-antzerakoa.

 

SINFO. Trokotx antzerakoa izanak ¿zer dauka? Gauza guziak, ederrez berdiñ ez-bait-dira.

 

LESM. Arpegian, orein polit bat ere bazeukan.

 

SINIO. ¡Gauz inbirigarriya!

 

LESM. Ta oreiñaren erdi-erdian, iru ille luze-luzeak zeuzkan.

 

SINFO. Egiya da.

 

LESM. Zurda bezelakoak.

 

SINFO. Jayotzezkoak zituan.

 

LESM. Antiparrak, andik lotzen zituan.

 

SINFO. Burutsua zala, begien aurrean dago.

 

LESM. Ikaragarriya! Joakintxo berpera.

 

SINFO. Gaurko albiztez, aitaren semea dala, ongi erakutzi digu. Benazko atzetorkia, orretan dago. Albist ori artu degun ezkeroztík, zoratu bear zait.

 

LESM. Gutxiragoko ez da.

 

SINFO. ¿Nun daukazu? Irakur idazu.

 

LESM. (Paper bat ateratzen du). Ona emen nun daukatan.

 

SINFO. Ya, ia bada, gizarajo orrek.

 

LESM. (Irakurtzen da). Esamiñak egin ditugu; ni ondo.

 

SINFO. ¡Au zoriona! Ondo, ondo atera zaigu.

 

LESM. Ongi erten digu. ¡O atzetorkiaren miragarria!

 

SINFO. Berriz, berriz irakur zaidazu; aditzez aspertu eziñik naukazu.

 

LESM. Tira bada (irakurtzen du). Esamiñak egin ditugu; ni ondo.

 

SINFO. Ori da: Ni ondo, zu ondo bera ondo; guzíyak ondo.

 

LESM. Etorri dediñean arrera on bat egin bear diogu.

 

SINFO. Orixe bai, bezteri ez bezelakoa.

 

LESM. Baskari on bat maneatu bear diozu.

 

SINFO. Astuta ez daukat; ollanda esparraguak eta altxofaltxuak zukaldean dauzkat.

 

LESM. Altxofaltxuak zertzuk dira?

 

SINFO. Nola adiraziko dizutan ere ez dakit; gauza potxolo koskatu batzuk dira.

 

LESM. ¿Alkatxofak esan nai aldezu?

 

SINFO. Orixe; nik zuk bezela esaten ez dakit.

 

LESM. Ikasi zazu, bada; al. . ka... txo... fak.

 

SINFO. Bai gizona, bai; len ere aditu dizut.

 

LESM. Ya bada.

 

SINFO. ¡Ori ollandaren guriya daukat: Gure Joakintxo lengua bada...

 

LESM. Lengua izango alda nunbait.

 

SINFO. Matrallak aundi-aundi eginta, ezurretarañoko guziak jango ditu.

 

LESM. Ongi egingo du.

 

SINFO. Baña, orain gogoratzen zaitala, arrairik ez daukagu, eta Joakintxo, guztiz arrai-zalea da.

 

LESM. Arrayagatik keskarik gabe egon zindezke; arrai bat eta bi ere, laister ekarriko ditugu.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera