Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Au poza senti det eta beste bertso asko

Iraola, BitorianoAuspoa, 1997 Bertsoa

Pasartea

Zardin saltzallia Donostian

 

 

Gona barrena petralik gabe

gerriari graziz bilduta,

txesto zardiña gizen preskua

beso azpian artuta,

neska motz eder begi zabala

artuaz kale guzia,

lotsatu gabe lasai deitzen du:

«Txardiña bizi bizia!».

Beata neskazar moduko bat

Apaiz kalian barrena,

mantillapian ezkutatuaz

arpegirikan geiena...

—Zenbatian da?

                              —Ez diot aitzen.

—Zenbatian da dozena?

—Zortzi kuartuan.

                            —Laubian balitz!

—Txokatutzen zait galdia!

Ostuba dala pentsatzen al du

amar peztako baldia?

—Exurrik gabe zabaldutzeko

pazientzia!...

                    —Begira:

kirieleison ta induljentziak

orla irabazten dira.

Au da txardiña de rechupete!

Eztu onen ederrik jan!

Begira beza atze aldia

nola okertuba daukan!

Arranbarrillen gañian gero

ondo erretzen baditu,

biatzak eta arranbarrilla

denak txupatuko ditu.

—Frexkuak dira?

                      —Frexkuak diran?

Ikusi, lo ezpadago!

Ai! Obe luke lau kuarto baña

orren frexkua balego!

—Bai, baiña...

                    —Zer bai eta zer cuerno!

—Jesus, Maria!

                        —Bagera?

Auxen da atso infernukua!

—Auxen da neska bandera!

Or pasa danak eman nai ziran

pozik bost kuartuan neri!

—Or pasatu dan abo zabala

es que ez naiz ordian ni!

—Tori bost kuarto eta ekatzu

emen bilduta eskura.

—Etzait txokatzen, alafedia,

gutxi beorren freskura!

—Au orgullosa!

                      —Nezakelako!

—El al dirazu eman nai?

—Andre xerora! Beorrek eztu

txardiñ biarrik, aja jai!

—Naizu sei kuarto?

                            —Ez; beorrentzat

izango dira obiak...

—Zer gero?

—Zer dan galdetutzen du?

Aza olio gabiak!

—Neska tarazka!

                        —Galdu azi nau

iru dozena saltzia!

(Merezi luke txardiñ txestua

burutik bera sartzia!)

Eta onela marmarizaka

bilduaz lengo grazia.

kailan gora dijua deika:

—Txardiña bizi bizia!

 

(«La Vasconia», 1901-IV-10)

(«Ibaizabal», 1902, Irailla, 21.)

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera