Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Auxen da eguna

Agesta, Jose MariaEskuizkribua, 19?? Antzerkia

Pasartea

Auxen da eguna

 

ARGAZKARIYA. Ederki. Ozo ederki dago. Gutxienez legua bat austik irakurriko da «Sei argazki iru peseta». ¿Gaur dagon guiruarekin eltxua bezela sortuko sait jendia. Izane seiñ ez da iru pestako argazki baten jabe eginezin egon leike zer gerta ere argazki bat gabe, naiz isparringi batian bere buruba «lusitzeko» naiz il txartelan apaintzeko.

        Gaur etxetik ezin irten leike argazkigabe. Azkenian Lurdesa joateko ere argazkiya biar. Ta nik agindu biar banu batayatzeko ere jayo berriaren argazkiya biarko litzake. Ta oantxen baño aukera oberik. Iru pesta sikiñen gatik ¿seiñ ez atera? Orain arte xurxur ibili biar izandet baña aurrerakuan beste gauz bat isango da, diru piska baten jabe egingo naiz egun gutxi barru.

        (deya, baserritarra azaltzen atian).

 

BASER. Animaria purisima.

 

ARGAZ. Erru gabe sortua

 

BASER. Egunon Jaungoikoak.

 

ARGAZ. Berdin, aurrera.

 

BASER. Sartu aleike?

 

ARGAZ. Bai, gizona, bai, aurrera. ¿Zer nai zendun?

 

BASER. Beti ateratzeko ta ateratzeko, ta beti utzi, izane ainbeste lan sortzenda gure etsean. Ba... gaur pakia izango badet, atera beardeala ta... alaxe etorri naiz.

 

ARGAZ. Ondoda, exeri zaitez emen (Makina gertutzera poza agertubaz).

 

BASER. (Eskuba masalea emanaz).Ale orain ambestian nago. Gau guztian esdet begirik itxi.

 

ARGAZ. Jarri, nola nai dezu?

 

BASER. Miñik gabe orko pixkaten gatik, audek (niatzarekin agiña erakutziaz).

 

ARGAZ. ¿Baño zu sertara etorri zera?

 

BASER. Agiña ateratzea ba.

 

ARGAZ. Gizona ni erretratista naiz.

 

BASER. Ezalda ba emen bizi agiñaterazalia.

 

ARGAZ. Ez, beste atian dezu.

 

BASER. Zuk egiten aldituzu piura oyek?

 

ARGAZ. Bai nik.

 

BASER. Ba... nide beti esatet traketa oyetako baten gogoa ta nunda oso garesti es diran, atera biar diazu. (Pañuelotik ditua ateriaz).

 

ARGAZ. Bai gizona bai iru pestakin sei badituzu ara merke.

 

BASER. ¿Merke? ...sei errialian egingo diazu.

 

ARGAZ. Ez, ez, geldirik egonda kontu obia det, alperrik lana egin da baño.

 

BASER. Bakoitzak bere kontuak atera biar.

 

ARGAZ. Bizi biar onek...

 

BASER. Bai, bai... ta noizko aterako dizkiatzu?

 

ARGAZ. Okerrik ez dala biar iñularreako.

 

BASER. Ondo da (oradindu gabe dirua sapiyan lotuas bijoa). Agur bada, ta... biyarrarte.

 

ARGAZ. Baño ez aldezu erretratatu biar?

 

BASER. Biar iñularreako gelditu ez geraba?

 

ARGAZ. Bai baño ortako emen makina onen aurrean nik atera arte egon biar dezu.

 

BASER. E...? ni or biyar iñularrarte? ez, ez. Bartarratzean begirik itxi gabe nago ta.

 

ARGAZ. Ez gizona ez ixtan batian aterakoditut.

 

BASER. A gezur txulo len biar iñularrarte? ezinleikela ta?

 

ARGAZ. Ez esin leike bukatu...

 

BASER. Ordun zer aizeaba, denak seorrek esaten dituzu.

 

ARGAZ. Tira atoz exeri or, emenguak laister bukatuko dituzu, gorputz erdiya ala osoa nai dezu?

 

BASER. Aze piura atera naididazun erdixka, osoa osoa, alazankua nailitzake iru pesta patu eskero osoa atera.

 

ARGAZ. Ondo da (biar bezela altola beza). begiratu onera geldik piska batian nik esan arte, begira onera bat... bi... iru... ta lan, ederki orain juan siñezke ta biar edo etzi atoz bila.

 

BASER. Jesus ba ni bidetan ibiltzeko es daukazu gogo txarra oain eman besterik ezta.

 

ARGAZ. Orain esin leikela es dezu ba aitzen? Kristaletik paperea pasa ta bere lanak baditu onek.

 

BASER. A... kristal da guzi jartzen aldituzu? nere atxuak aze poza ni kristal tartian ikuzten naunian. Agur bada ta etxerakuan baizpade sartuko naiz.

 

ARGAZ. Agur... gizarajuak itz batzuek atera asi diskit baño ezda asiera txarra, iru pesta baditut etxian bi errialen lana ta amar errial garbi garbiak etxerako. Bost minutun duro erdiya, baño orain goatzen naizela ezdit ordaindu (atarira begiratuaz) ezda agiri. Bapo asi gea bapo, zein otea or orrenbeste salapartarekin (atetik begira) au bai datorrela bapo.

 

MOSK. Eup, emen bizialda sea... Erretratista? dedión...

 

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera