Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Begi-ikarak

Juaristi, FelipeErein, 2004 Poesia

Pasartea

Hemen izango da nire hilobia

 

Imanoli, oroimenez

 

Hemen izango da nire hilobia, zuhaitz hauen ondoan.

Udako lehen hostoak eroriko dira gainera.

Marmola dago era harri dotoreak ere bai,

udako lehen hostoak eroriko dira gainera.

Baina beste batzuk jaioko dira niregandik,

beste batzuk ederragoak era gorriagoak.

Beste batzuk ere ustelduko dira eta hilko,

baina ez dur inongo damurik ezergatik,

arriskatzen dena beti da zoriontsuago

arriskatzen ez dena baino,

itsasoan hiltzen dena ausartagoa da,

kaitik irten gabe hondora egiten duena baino.

Badira bizi gabe hilik daudenak,

era hilik ere bizitzen segitzen dutenak.

Udako lehen hostoak eroriko dira gainera,

eta beste batzuk jaioko dira niregandik,

beste batzuk ederragoak eta gorriagoak.

Memoria hori besterik ez baina,

erortzen diren hostoak zenbatu,

eta zenbat berri sortu diren aztertu.

Txoriak badoaz, arin era zalu,

ez dure ahanzten, ez dutelako oroitzen.

Hemen izango da nire hilobia, zuhaitz hauen ondoan,

nire memoriak iraungo du milaka une,

nire kantuek irauten duten adina.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera