Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Begirada apaletan

Goikoetxea, Inesedicionesbeta, 2004 Poesia

Pasartea

Udazkenaren koloreak

zure ile txirikordatuan.

Horbel usain hordigarri

zure espazio barneratuan.

Zeru urdin laketzale

zure begirada lainobeheratuan.

Lanbro langar euritsua

zure irrifar udazkenduan.

 

Udazkenak biltzen zaitu

bere margoen ohatzean,

sehaska-kantu baten melodiak

maiteminduz ingurua.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera