Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Bizi minaren olerkian

Irigaray, Joxe AnjelPamiela, 1986 Poesia

Pasartea

Ongi ezak nago

eta

nere ongi eza

ez da edozein motako sendakizunik

senda lezakeen horietakoa,

 

nere ongi eza

gurea

giza grinaren kumea

kondairazkoa da,

 

ameka mila euritek

bustitakoa

ameka mila elurtek

oztutakoa

ameka mila eguzkik

berotutakoa

mendetan zehar

gaiztotutakoa,

 

ongi ezak nago

ongi ezak gaude.

Pasartea

Ene kanta tristuraz jauntzirik heldu da

azalez eta mamiz

penaz ornituta,

 

nahi nituzke bizitzaren lau taupadak sendi

amodioaren saporea sakonki dasta

dantzan lotu

argisentiak eta ilunabarrak alaiki kanta,

bainan ezin

atsa zaut bilakatzen herra

                            auhena,

 

eta langarra ari duelarik

jendea tabernetan sartzen da

eriotz usainak iziturik

bakardadeak itota

zentzurik ezean,

dantza luzearen sokan lotzen

utsa osatu nahiean,

 

                          Eperlandako lamin eder hori

                          non zaude?

 

bainan bizitza ebatsi digute

eta herri-mina sustraiturik dugu sakon

ahul oroimena,

 

eta illun, uzkur

ez izatearen minez

                    oinazez

gure atsa mikaztasunez

intzirika goazi kantari

illunabarreratzen.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera