Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Biziminaren sonetoak

Irigoien, Joan MariElkar, 2004 Poesia

Pasartea

Dirudien arren irmo eta gotor,

haitza ere zer da, ez bada lurruna?

Orobat burdina, orobat beruna:

hauskaitz ustezkoak hauskortasuna zor.

 

Desiren bidetik itsu eta sorgor,

zergatik amestu lur sendo zurruna,

atzeman ezin den paradisu urruna?

Nor naizela ere nekez naiteke nor...

 

Utz ditzadan, bada, irrikak erabat,

alfer-lanetan gal ez dezadan lorik,

gauak bilaka ez nazan betiko gau.

 

Zin-zinez diot: ez elkaitz gehiagorik,

haize leun bat baizik, eta kanta apal bat,

kulunka dezaten ni naizen lurrun hau.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera