Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Denok bat

Ormaetxea, NikolasOrain, 1995 Poesia

Pasartea

Denok bet

 

Negu luzean bost ipui eder

egun ta gaualdietan

ikasi nitun, artazuritze,

garbari ta ardazleetan.

Gaualdi bat dut ezin-utzia

istori labur onetan,

ua baitago ezarrienik

euskaldunen biotzetan.

 

Ortakoz, aipa-bearra dizut

azi ninduten sukalde:

ain zuzen, etxe aren izena

len dakizun «Errekalde».

Nere lenengo euskal-eskola,

nere sortetxeko alde.

Euskalerriko biotza dut nik,

artaz nai baduzu galde.

 

«Elbarren» zaion auzoan dago

errian dan aundiena;

goiko auzoan balego, buruz

ager liteke gaillena.

Errekatxo bat ondoan: ikus,

egoki dun ez, izena;

larraiña goien, iru sukalde,

berria irugarrena.

 

Aur nintzalarik, bi ama-alaba

banetan ziraden bizi.

Txikienen alaba unidek

arretaz ninduan azi.

«Beste sukalde» zitzaionera

zenbat aldiz nun igesi,

amonordeak —zeruan bedi—

âl du gaurgeroz ikasi.

 

Artzai bazera, ba dakizu zer

dan «arkume gaitzetsia»;

—praile bizardun batek jarrita

ori nun izengoitia—.

Ainak, ama bat, bi ere ez aski,

gose-erasana guzia;

beti erkitu geldi-bearra,

ama geigoren isia.

 

Ama gaisoak, aurraldi batez,

titi baiñon aur geiago:

ez nindun gaiztoz goseak utzi.

Gaurgero zeruan dago.

Azken jaioa nintzalako,

ni besteak baiñon aulago;

bi iñude ta ama baiño amona

ez nuan gorrotoago.

 

Basagizonak ara ziraden

igande gauez ta neguz:

bizi giñanen belarri, biotz,

pozten ipuiez ta kantuz.

Jai egin eta, goiko ostatuan

oi baiño obeki afalduz,

basora baiño len, an genitun

adiskidengana agertuz.

 

Bezperondoan, neska ta mutil,

—artzai gaisoak mendira—

larraiñetara, zelaietara

mordoskan banatzen dira.

«Ingurutxo» bi molda ditute,

ba da jendea begira.

Pelotan eta palankan ere

nekez palta da partida.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera