Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Elurrezko panpina

Genua, EnkarniErein, 2005 Haur eta gazte literatura

Aurkezpena

  Eskolako haurrek elurrezko panpina bat egitea erabaki dute. Panpina hotzez zegoen eta jantzi egin zuten, baina hainbesterainoko zen hotza, eguzkiari deitu ziotela berotzeko. Baina eguzkiak urtu egin zuen panpina.

Pasartea

  Neguko goiz hotz batean, eskolako haur guztiak eskolan zeuden bitartean elurra ari zuen. Elur malutek kanta eta dantza egin zuten.

 

ELUR MALUTAK: Plist.. . plast.. . Plis plast elurra,

  Plist... plast... mara-mara.

  Plist.... plast... Plist plast herria

  Jantzi berriaz, guztiz txuria bihurtu da.

 

  Elur malutak, euren kanta bukatu ondoren, desagertu ziren. Eskolako neska-mutilak builaka azaldu ziren.

 

MADDI: Aupiii!!!! Elurra ari du!

MATTIN: Elurrezko panpina egin dezakegu!

ELAI: Oso ondo! Eskuak hotz-hotzak geldituko zaizkigu, baina oso polita geratuko da.

MADDI: Lagunei deituko al diegu?

MATTIN: Bale! E! Leire, Manu, Marta! Etor zaitezte. Azkar...!

HAURRAK: Zer gertatzen da?

MADDI: Elurrezko panpina egin nahi dugu. Lagunduko al diguzue?

HAURRAK: Bai, bai. Horixe baietz!

 

  Eta denen artean elurrezko panpina egiten hasi ziren.       

 

HAURRAK: Hau hotza! Elurra oso gogorra dago. Poliki... poliki...

  Gorputzerako elur puxka handi bat behar dugu.

  Lodia izan behar du, e!

  Eta besoak? Besoak orain.

  Eskolara sartu baino lehen bukatu behar dugu.

  Eskuak hozten ari zaizkit.

  Ez du axolarik. Orain burua.

  Eta begiak, noiz?

  Berehala neska.

  Egina dago!

 

  Eta pixkanaka-pixkanaka denen artean elurrezko panpina osatu zuten.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera