Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Endo

Elizondo, JoseMartin, Mena y Cía., 1911 Ipuina

Pasartea

        Gau erdi aldia zan.

        Neguko aro ekaizgarriak, mendi ta ibarrak estalita zeuzkan, ta basobideak zingiraturik.

        Etzan aditzen aizearen chistu mintzua ta gabontzaren noizean beingo ulua baizik, baserriko chakurren zaunkadak chandari zituztela.

        Orri berdiak erantzita elur zuriyez zugaitzak jantzi ziran, Sortitzaren gaizgena ziruditela.

        Bildotzak amari bezela, maitasun samurrakin illargiyak lurrari zerrayoan orei lañukorrak aldiyan bein bitartetzen zitzaiztelarik, gaubaren bakaldunen musu zillartsua ezkutatuaz.

        Lo zeuden baserritarrak eguneango nekea atsedentzen; basatiak aitz zuloetan atziketakin ametsetan ta chorichuak dardaraz kabiyetan.

        Isiltasunaren errayak estanda eginta turmoi izugarriak bere ots dranbatsuakin zerutzuneak igitu zituan ta chimist-argi sutsuak illunpe urruña gorritu man.

        Chimistargitik sortu balitz bezela, gizakume edo ekantz galbilla ote zan antzik eman ezin zikiola, bide zidor batetik zijoan gizon bat agertu zan.

        Baserri batetik irtetzen zan argitasuna kidari zuala, ekaitzaren igasi zijoan.

        Arnas larrian ta anka narrazka, neke aztunean zijoala esan zitekean bere asperen naigabetsuak adirazten zutenez.

        Geroago ta aundiyagoak ziran truiñaren dranbatekuak, eta chimistaren zutariketak, inpernuko ao-zuloa iruditzen zuten.

        Egunen bat kanen bidarteak aldendurik izango zan irichi nai zukean baserritik eta alak aitu zitzaizkalako edo bideko zingirak bitarte leizatsua ipiñi ziolako gelditu bear izan zuan.

        Orduban, eneko antzitzu batez nasirik, birau donausle ikaragarriak abotik iges egin zion, begirakune gorrotatzua zeruruntz jasotzen zuala.

        Birau donauzlearen erantzuna, lenak baño truiñ igigarriago bat izan zan.

        Gizon donausle ausardak, alborantzeko balantza batez tantai bati bezarka bear izan zion eroriko ezpazan, oñastarri iñausikorrak tantai bera, aizkorik zorrotzenak baño errezago ebai zuan une unean.

        Tantai ta gizonak, biyak lurra jo zuten, elurraren mamiyetan bakoitzen oyak egiñaz eta adarrean zegoan gabontza chistu itzala zesala igazi joan zan.

        Berak nai zukeana ekaitzak egin zunean truiñak isildu ta chimistak itzali zituan.

        Gero, jaski zuripean lurra lagata zerutzunean barrena urrindu zan.

        Eguzkiak bira eginta bere argiez lurra laztan berritu zunean, agertu zuan ekaitzak egin zuan lan zitala.

        ¿Lan ondagarria? Onomen zekuskean tantai zarra, gerritik edo oñetik iñausita; an zugaitz gazteak okertuta adarrak mozturik.

        Mendiyan bera erreka ujaitzuak bizitazun ariñean beren etzalekuetatik jaikita, soruak ondatu zituzten ta baserriak elur zendoez ertziturik illobi itzalak bezela ageri ziran.

        Etzan zomatzen bizmenaren chintik ere, ez gizonik, ez abererik, ez egaztirik. Baña gero izankutzaren itsuskeria alaitu nairik, eguzkiak orei aldrak banatu zituan ta gizonen bizlekuetara irriñartetatik zear sartu zan.

        Eta irten zan nekazaria aberientzat baskari billa ta artzayak artaldea alagora atera zuan eskillen sohu pozgarria eresi abaliekin nazirik.

       

 

        Gure Jaunak, paradisua zegoan lekutik aldatu biar izan balu, ez dagokio leku oberik Urola ertzeko saroi atzegingarria bedatzaren munean arkitu oidanean baño.

        ¡Zer atzegintzua! Ibaiko ur garbi leyartzuetan igarri liteke Adan ta Evaren ogen aurreko biziaro zoriongarria nolakoa zan.

        Bere zerupe urdiñean ta baso ausgean oraindik ere orbangetazunak badirau lenbiziko ogen galkorrak eragin ziyen lotzarizik gabetanik.

        Aingeruk musu eder ereslarien ordez, chori chintalariak eta michirrika pichikotiak dira euren jauregiak an erazarri dituzten biztanle alaigarriak.

        Erluntzetako ezti gozoa ta lurreko emaitz gozoenak, elikagarria ezkinka daude aitz akatzetan ta zugaitzetatik dindilizka.

        Baserri churiak, batzuek mendi garayan, bezteak barrenean edo erdidoan, zugaitz kerizgarriez inguraturik ageri dira.

        Iturburutik ibairaño, zillarrezko arrayez aberazturik, gaubaz ta egunaz isildu gabetanik kantari doaz errekachuak urrezko oyean etzanta ertzeko liliak zirikatzen, ta intzaren negar irritzuaz ujaldurikan.

        Muno ta mendien bakaldun, Izarraitzen erpiñ zorrotza, zeru zapaya ikutzeko zorian ta egaletako baserriak bere burustayaren artukiak balitu bezela gallenki ageri da nabarriezko sospalak alboko zakatzetatik erakusten dituala.

        Sartu gaitean aetako baserri batean ta ikusi dezagun atadia bezin alaya barrutik ote daukan...

 

        Aetatik ikusi zeikean bat Larre zeritzana zan, zabal ta beresia, lekurik bikañenean ezarrita zegoalako, soro, belardi ta sagasti emaizkorrez ertziturikan.

        Egoki ertzitua bazan ere, etzan barrutik muskilla; begirakunerik motelenak igarri zezakean atetik aurrerako zorion antza.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera