Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Euskal Herriko ekonomiaz 1955-1967

Ansola, GurutzGero, 1971 Saiakera

Aurkezpena

        Gurutz Ansola irakasle eta idazle ezaguna, liburu ontan gure erri ekonomia aztertzen saiatu da. Lehen partean, Euskal Erriko produzio egituren azalpena egiten du, estadistiken bidez, ots, ekonomiaren alderdi agerikoenen bidez. Oiek ematen diguten lehen urratsari jarraituz, bide zabala ikusten da ibiltzeko: produzio indarrak aztertuz batetik eta produzio arremanenak bestetik. Eginbide zabal bati ireki dizkio ateak, kapitalaren azterketa sakon bat egiteko, produzio tresnadiaren jabegoa neurtzko, eta batez ere kapitala metatzeko bideaz aztertzeko. Bigarren partea, OCDE-ko erresumei begira konparatzen du Euskal Erriko ekonomia. Mailla onetan bertan, ongi aztertu beharra daukagu soberakin ekonomikuaren arazoa: zeiñek eta nola bereganatzen duen soberakin ekonomikua. Liburu onetan egiten da lehenbizikoz, gure erri soberakin ekonomikuaren azterketa.

        Gipuzkoa eta Ipar aldekoek direla uste du egilleak, gure ekonomi azterketa gehiena egin dutenak. Bizkaia, Araba eta Nafarroa, txiro dabiltzala orrelako lanetan. Beharrak alakoak izaki, esnatuko ote dira eta ekingo ahal diote! Egilleak ba darabilki beste lan bat Euskal Erriko kapital metatzeari buruz. Noiz egingo duen zai gaude.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera