Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Euskara bizitzaren kenkan. Orekaren mintzoa

Irigaray, Joxe AnjelPamiela, 1988 Saiakera

Aurkezpena

        Euskararen kenka ez da bakar mailakoa, gizarte mailakoa baizik; herriarena. Euskara Euskalerriko jatorrizko izkuntza da eta honek nazio mailako erantzun eta jokabideak eskatzen eta baldintzapetzen ditu; ezinbestean. Egiazko normalizazionea, nehundik etortzekotan, hortik baizik ez datorke.

        Euskararena, bestalde, euskaldunen auzia da, bainan bai eta, azken batean, gizadi osoarena ere; zinezko nazioartekotasuna izkuntza/herri guztien arteko errespeto eta orekan bait datza. Orobat izadi eta gizadiaren artekoa.

        Arazo hauetaz eta beste zenbait mintzairaren gizarte saihetsei buruz mintzo da egilea; saiakera gisan. Bi idatzlan erdaraz daude, euskaraz gainerakoak.

        Azaleko marrazkia Néstor Basterretxearena da.

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera